Bilbo Zaharra Forum
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bernat Etxepare izango dute hizpide aste honetan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Bilbo Zaharra Forum jardunaldien barruan, errezitaldiak eta solasaldiak izango dira asteartetik ostegunera, Klasikoen Irakurraldiaren atariko gisa.
"Linguae Vasconum Primitiae"
"Linguae Vasconum Primitiae" irakurriko dute aurten Klasikoen Irakurraldian

Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak egingo dira aste honetan Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Bernat Etxepare izango dute hizpide, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIV. edizioaren atari gisa, Euskaltzainditik jakitera eman dutenez.

Aurten, Klasikoen Irakurraldi Jarraituak Bernat Etxepareri egingo dio gorazarre, 'Linguae Vasconum Primitiae' (1545) euskaraz argitaraturiko lehen liburuaren egileari, hain zuzen. Euskaltzaindiak liburuaren faksimilea argitaratu zuen 2013an, Eusko Legebiltzarraren babesarekin: 'Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak, 1545'.

Klasikoen Irakurraldia ekainean izango da, baina aurretik Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak antolatu ohi dira, atari gisa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Bada, aurten, jardunaldiotan honako hauek parte hartuko dute: asteartean, martxoaren 2an, Patri Urkizuk eta Iñaki Aldekoak (19:00etan); asteazkenean, hilaren 3an, Xabier Amurizak eta Korrontzi taldeak (19:00etan); eta ostegunean, martxoaren 4an, Itxaro Bordak eta Ibon RGk (19:00etan).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X