Kvedaravicius, in memoriam
Dakigun bezala, ez da lehena izan. Dakigun bezala, ez da azkena izango. Bera baino lehen beste hamaika hil ziren, hil zuten. Beraren ondoren, beste hamaika bat hilen dira, hilen dute.
Mantas Kvedaravicius Lituaniako zinemagilea hil zuten astelehenean, Ukrainako Azoveko itsasoaren ertzean den Mariupol hirian. Ez da lehena izan, ederki dakigu. Ez da azkena izango, armada orok jakin badakielako kamerak direla bidegabe jokatzen duten guztien kontrako armarik onena. Eta ez bakarrik munduari jakinarazi dioten salaketagatik, baizik eta txispaz armaturik eta auskalo zein banderak zabalik datozen horiek euren piztia portaera gupidagabe eta ankerra jasotzen baitu ispilu moduan eta beren kontra errebotez bidali.
Mantas Kvedaravicius filmatzen ari zen kaleetan barna. Aspalditik eman ohi digu gure babes zonatik hain urrun izan diren herri, herrialde, paisaia horien berri eta irudi.
Munduko zinemaldi guztiek aukeratzen zituzten bere filmak. Sariketarako. Emanaldi berezietarako, ikusleek propio izan ohi duten garaikurrarentzako hautagai.
Munduko zinemaldi guztiek, bai. Vilniusekoak, esaterako. Berlinalek, adibidez. Veneziako Mostra barruan den La Settimana della Critica sail abangoardiakoa, muturrekoak. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak…
Bai, gurean ere. Badira egunak, badira pelikulak izan genuela antropologo eta arkeologoa zen sortzaile honen notiziya. Izan ere, 2011an Victoria Eugenia antzokian estreinatu zuen Berlinen urte berean Amnesty Internationalen sari nagusia merezi izan zuen Barzakh. Une hartan, Txetxeniara eraman gintuen Mantasek. Zera kontatu nahi zigun 45 urtez hil den (duten) artistak bertan: barruko eta kanpoko berreraikitze lanak eta afanak, ez baita ez erraza ez gozoa inongo, inoizko, inoren gerraostekoa. Errazago altxatzen dira berriro etxeak, azkarrago zaharberritzen dira porlanezko zubiak erraietako zauriak sendotzen eta arimaren tristezia uxatzen baino.
Bere lanetan etikari eta estetikari errespetu osoz heltzen zion Kvedaraviciusek. Filmatzeko bere era ederra zen, pausatua, gardena. Intelektualki, beti aurkitzen zenuen orain Historiaren alde zuzena deitzen hasi diren esparru horretan. Egia esatearren, Mantasentzat Historiak ez zuen ez alde zuzenik ez okerrik. Berarentzat gizakirik gabe, ez Historiarik ez istoriorik. Eta kotxez zihoala, astelehenean tiroz hil zuten Kvedaravicius beti zegoen gizakion alde. Kameraz eta bihotzez.
Beste film bat aurkituko duzue orain hedabide guztietan agertzen den Mantasen filmografian. Ez dakit patu gupidagabe eta guratsuaren graziarik gabeko burla ote den, baina justu bere hilobia bilakatu den hiriari kamerak luzaturiko amodiozko gutuna dirudi film bigarren honek.
Mariupolis du, hain zuzen ere, izenburu eta bertan bizi izan ziren poetak eta zapataginak ditu begietan, oroipenetan, bihotzean, ezpainetan, hizkietan.
Poesia jada ez da Azov itsasoaren ertzean. Hara itzuli zen Mantas, kamera eskuan. Han hil zuten tiroz astelehenean. Ez da lehena izan. Ez da azkena izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.