Julen Gabiriak euskarara ekarri du "Maus", "irakurleak interpelatzeko gaitasun eternoa duen klasikoa"
Menostu ohikoari gauza arrunten aurrean darion harrotasun hunkigarriz, euskaraz irakur dezakegu dagoeneko Maus Art Spiegelmanen komikia (Astiberri, 2022) Julen Gabiria (Galdakao, 1973) idazle eta itzultzailearen lan eskergari esker. Itzultzailea segur da duela 15 bat urte berak gaztelaniaz lehen aldiz irakurri zueneko zirrara berdina sentituko duela gaur euskal irakurleak, Landakon, Durangoko Azokako erakusmahai, sortzaile eta erosle artean, esan digunez.
"Literatura unibertsaleko klasiko bat da, eta horiek dituzten ezaugarri guztiak ditu honek ere: denboran irauteko ahalmena, eta mota, adin eta garai guztietako irakurleak interpelatzeko gaitasun eternoa. Berdin ukituko ditu gaur egungo irakurleak, duela hogeita hamar urtekoak eta -ez dut zalantzarik- hogeita hamar urte barrukoak: galdera berdinak egingo dizkie", diosku Gabiriak.
Julen Gabiriaren hitzetan, irakurle moduan "kolokan" jartzen zaitu Mausek, nazien sarraski esparruetatik bizirik irten zen Vladek Spiegelman izeneko judu poloniarraren biografia indartsuak, zuri-beltzezko ia hirurehun orritan.
Gabiriak aitortu du buruhauste batzuk eragin dizkiola lantegiak, Vladek protagonistak ez baitu ingelesa (jatorrizko lana ingelesez idatzia da) ondo hitz egiten. Hartara, itzultzaile gisa ikasitakoa desikasi egin behar izan du, "dena ahalik eta zuzenen irakurri eta idaztera ohituta baikaude, baina oraingoan, horri buelta eman behar izan diot protagonistaren ahoan okertasun koherente bat eraikitzeko".
Arnasa luzeko lana izanagatik, Gabiria "haluzinatzen" ari da eleberri grafikoak Durangoko Azokaren lehen orduetan izan duen harrerarekin, eta lan honek eta berorren gisa bereko beste batzuek (oparo dator Azoka aurten komikigintzari dagokionez) komikiarekiko zenbaiten aurrejuzgua eraisteko balioko ote duen esperantza agertu du. "Literaturaren beste formatu bat da, grafikoa, kasu honetan, eta ezinezkoa da liburua irakurri ostean ez sentitzea hau literatura dela, non eta ez zauden guztiz sorgor".
Liburuak aurrean duen bideari lasai begiratzen dio Julen Gabiriak: "Hizkuntza guztietan funtzionatu duen liburua da, eta euskaraz oso hasiera ona izaten ari da. Hor egoteko liburua da, edozein literaturzaleri heldu egingo zaiona".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.