Oscarrik irabaziko ez duten irudi-lapurrak
Artikulu hau ulertzen zaila izango zaizue zuei eta niri zaila ulertarazten, ez pentsa. Lehengo eta behin, ingelesezko mintzoan aspaldikoa den 'dankness' hitzaren adiera berria harrapatu beharko zenukete, nuke, genuke. Mesedez, ez jo Entziklopedia Britaniarra bezalako hiztegi mardul eta eternaletara. Bertan, esaneko zentzu tradizionala baino ez duzue aurkituko; 'dank'ek blai eginda eta hotzez zaudenean hezurretan (baita ariman ere) sumatzen dituzun gozotasun falta, ezinegona, hotzikara, bakardadea ere islatzen du. Alta, ederki dakizuen bezala, hitzak ez dira harrizko izaki aldaezinak. Garaien arabera, erabiltzaileen arabera eraldatzen dira; hil eta (ala) berpiztu… Egun, ingelesez 'Dank' eta 'Dankness' hitzen esanahia oso jende gutxik azalduko dizue taxuz baina, nolabait, skaterrek, surflariek, grafitigileek, tribu urbanoek, marihuanaren mota guztiak dastatzen eta desberdintzen iaioak diren erretzaileek esku artean daukaten hori primerakoa dela adierazteko erabiltzen dituzte. Omen. Bide. Agian. Eta olatuak zein asfaltoa, porroak edo birrak primerakoak badira, beraiek dank dank sentitzen dira. Aparretan. Esnetan.
Artikulu hau ulertzeko eta ulertarazteko bigarren exijentzia, zera: derrigorrezkoa Soda Jerk zer arraio ote den jakin/asmatu behar. Badirudi, baina ez egin, otoi, kasu handirik, Antigoalean eta Estatu Batuetan bazirela izozki-dendetan sifoi-ura eta jelatuentzako ziropea zerbitzatzen zituen aprendiza. Soda Jerk deitzen zioten, Sifoi morroia, nahi baduzue…
Konforme? Ados? Nahasi samar? Zerbait entenditzen al duzue? Eta zertara ekartzen ditugu 'Dankness' eta 'Soda Jerk' hitzak edo adierak zinemaren inguruko pantaila honetara?
Oraintxe ahaleginduko naiz argitzen (edo). Aurtengo Berlinaleko atrebentzia guztietan atrebituena, burutu ziren zinema maltzurkeria guztien artean amarrutsuena, legearen kasik bestaldean geratzen ziren legegabeko zeluloidezko hainbeste ekintzaren artean, delitu handientzat har genezakeen krimena, Soda Jerk izengoitiaz ezagunak diren Australiako anaia-arrebek luzatu ziguten. Inolako erreparorik gabe. Ederki zekiten aurkeztu ziguten hori legez kanpokoa zela, bederen, egun, mundua gobernatzen duen kapitalismoaren arabera. Eta egindako krimenak Hello Dankness zuen izenburu. Ez galdetu zergatik. Ez baitakit.
Soda Jerk biek aspaldian hartu zuten lurra New Yorken. Izan ere, beren jaioterria arrapaladan abandonatu behar izan zuten. Zergatik? Hain zen basa (eta zoragarria) beraiek sinaturiko 2018ko Terror Nullis, umore gazi-gaziaz Australiako mitologia nazionalaz hartutako mendeku hura, ezen 'Australiaren aurkako pelikula'tzat jo zuten epaitegietan eta kristoren isuna ordainarazi nahi zieten. Ihes egin zuten, beren antzeko beste piraten laguntzaz.
Soda Jerk erabateko ekintzaileak dira. Ez dute gehiegi sinesten jabetza pribatuan. Ez dituzte ontzat hartzen egile-eskubideak. Batik bat, askotan egile horien eskubide horiek ekoizleek eta korporazio erraldoiek zanpatu eta bereganatu izan dituztelako.
Dan eta Dominique Angeloro anai-arreben ideologian ez dago inolako dudarik: filmak jabetza publikoa dira. Denok daukagu eskubide bera. Eta ez bakarrik ikusteko. Baita erabiltzeko ere. Ukatzen digutela? Kezka gutxi, hartuko ditugu irudiak, hartuko ditugu audioak eta nahi dugun erara moldatuko.
Hori egin berri dute aurtengo Berlingo zinemaldian estreinatu zen 'Hello Dankness' horretan. Aurretik existitzen ziren 300 filmen eta telesailen irudiak eta 250 audio pieza harrapatu, eta igualik ez duen jostun maltzur eta balent bati dagokion trebeziaz, beste pelikula bat sortu.
Ez pentsa kopia-pega bat baino ez denik. Ez. Bada bestelako zerbait. Bada egile biren ofizioa, sormenerako dohaina. Bada mezu bat helarazteko premia. Bada lo zorroan den jendea esnatzeko urgentzia. Bada zinema benetakoa, lapurreta horretan.
Estreinaldi osteko solasaldi kasik klandestinoan galdetu zieten ea irudi horiek erabiltzeko dolar bat sikiera pagatu ote zuten. Ezezkoa izan zen erantzuna. Ez zuten ordaindu eta ez dute ordainduko.
Hello Dankness, Berlinalen denok, gustu handiz, egindako deliturik... bihurriena. Baina ez pentsa komedia eroa denik. Ez. Aldarrikapen politikoa eta soziala dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.