KONTZERTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Stingek kontzertua eskainiko du Bilbon ekainaren 1ean

Emanaldia Bilbao Arenan izango da, "My Songs 2023" biraren baitan, eta bere bakarkako ibilbideko abestiez gain, The Police taldekoekin egindakoak ere abestuko ditu. Sarrerak martxoaren 17an jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglesen bidez.
Sting bere emanaldi batean. Arxtiboko irudia: EFE
Sting bere emanaldi batean. Arxtiboko irudia: EFE

Sting artista britainiarra Bilbao Arenan arituko da ekainaren 1ean, "My Songs 2023" biraren baitan, eta bere bakarkako ibilbideko lanak eskainiko ditu, baita The Policerekin egindakoak ere. Sarrerak datorren ostiralean, martxoaren 17an, jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglesen bidez.

Aurretik ere aritu da Bizkaiko hiriburuan, 2010ean BECen eskaini baitzuen kontzertua. Biran, Stingek rock elektrikoko banda bat izango du lagun, eta Joe Sumner 46 urteko semea gonbidatu du Bilboko kontzerturako, Last Tour sustatzailearen iragarpenaren arabera.

Horren hitzetan, "ikuskizun oparo eta dinamikoa da, bere abestirik maiteenak aurkezten dituena". Bertatik nabarmendu dutenez, 17 Grammy sari irabazi ditu, eta ibilbide oparo horretan zehar kaleratutako kantuak eskainiko ditu, bai The Police taldearekin, bai bakarka sortutakoak. Kontzertua "arrakasten bidezko bidaia musikala" izango dela azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X