Izan zaitezte ekoizle
Joan den mendean, The Cook, The Thief, His Wife & Her Lover edo Drowing By Numbers igualik ez duten film estrainioen autorea den Peter Greenawayk temoso aldarrikatzen zuen Zinema, Zinematografoa, hilik zegoela. Engainatu zela aspaldian egiaztatu dugu. Izan ere, egunero, pelikulero, baieztatzen dugu zinemak bizirik dirauela.
Aldatu dira formatuak. Aldatu dira euskarriak. Aldatu dira ikusleon usadioak. Aldatu dira pantailak. Baina zinemak hortxe darrai, gure etxe ondoko areto korrientetan zein luxuzkoetan; gure etxe barruko pantaila harrigarrietan. Gaur, iskinetan dugu eskura zinema; poltsikoko gailuetan, ohikoak ez diren zinema zirkuitoetan ere bai.
Egun, zure begiko filmaren ekoizlea ere izan zaitezke. Nahi izanez gero. Dirutza ordaindu gabe. Buruhausterik gabe. Are gehiago, oraindik existitzen ez den, oraindik filmatzen ari diren, pelikula baterako sarrera eros dezakezu. Ez esan polita ez denik. Ziur The Draughtman´s Contract sinatu zuen Greenawayk sekula ez zuela horrelakorik irudikatu. Bai, ordea, egunotan, arras eta mimoz zaharberriturik Cannesen aurkeztuko den Montxo Armendarizen Tasioren protagonistak, Patxi Bisquertek, hots.
Argentinatik bueltatu berria da La fuga de Segovian parte hartu zuen Patxi, eta hemen jarraitzen du Ombuaren itzala izenburua izango duen lanaren azken-aurreko planoak egiten; bera errealizadore, Javier Bilbao argazki zuzendaria lagun duela.
Ombuaren Itzala-k munduak korritu zuen Pello Mari Otaño bertsolari-poeta-euskaltzalearen berri, berri ederra, emango digu. Filmak ez du ekoiztetxe erraldoi baten ez sostengua ez bermea, baizik eta hamaika udaletxe eta erakunderena. Izan ere, auzolanean egindako pelikulatzat jotzen du Patxik. Ez bakarrik 125 herri txikiren atxikimendua lortu dutelako, baizik eta ehundaka lagunek 10 euro jarri baitute estreinaldirako sarrerarik gabe ez geratzearren. 10 euro horiek jarrita, tiketa erosteaz gain, munduan barna ibiliko den filmaren ekoizleak bilakatu dira. Hala eta guztiz, 700.000 euroko aurrekontua ez dago biribildua; 100.000 falta dira. Cannesen daudela, Ombuaren itzalaren patua bere gain hartuko duten hainbat finantziazio berri lortzen saiatuko dira, baina ateak eta diru-zorroa irekirik daude sarreraren bidez laguntza eskaini nahi duten guztientzat.
Ikusten? Mister Greenaway tronpaturik zegoen, seko. Zinema ez da hil, eraldatu baizik. Denok izan gaitezke ekoizle. Orain arte, zinema produzitzen zuten handikiek Canneseko hondartza pribatuetako terrazetan sinatzen zituzten burutu gabe ziren pelikuletarako kontratuak, Negroni koktel baten tanttek bustiriko ezpainzapietan. Gaur, berdin joka dezakezu, harro eta fier, poltsikoak duzun app baten bitartez.
Ekoizlea izateaz gain, banatzailea ere izan zaitezke. Baita zinema-programatzailea ere. Edo estreinaldi batean zeremonia maistra/maisu. Ombuaren itzala ohiko zirkuitoetara iritsiko da eta ohiko aretoetan estreinatuko, ez izan dudarik. Baita ohiko jaialdi garrantzitsuetan ere. Hasierako emanaldiak, baina, ezohiko pantailetan izango dira. Estreinaldi ofiziala, ofiziala eta emozioz betea, Pello Mari Otaño eta Patxi Bisquerten beraren jaioterria den Zizurkilen izango da. Bertan, ez ahaztu, Pelloren lehengusina finaren izena du herriko liburutegiak. Izan ere, Plazida Otaño bertsolari bikaina zen eta berea, Wikipedia euskarazkoak esanda, ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa.
Horren estreinaldi bereziaren ondoren, pelikula lagundu duten 125 erakunde, herri handi eta herri txikietan izango da ikusgai. Alokatuko dira zinemagintzan ibiltzen diren enpresa batzuen salak eta irekiko tokian tokiko kultura etxe eta zentroak. Gerta liteke ,uda partean, aire librean ere emanaldiak izatea. Gauean. Izarpean. Plazan. Hondartzetan, akaso…
Peter Greenawayk baleki… lotsaz onartu beharko erraturik zela. Cannesko festa mugarik gabea hastear den honetan, zinema bizirik da, eta ez du bere buruaz beste egiteko asmorik… Ombuaren itzala gurera heldu arte eta Kosta Urdinaren bidean ez bazarete, ikusi, sin falta, Andrea Jaurrieta eta Patricia Lopez Arnaizen Nina.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.