LITERATURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza Sariari, “palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko”

Trenak egiten dituen enpresa da sariaren diru-emaile nagusia, eta idazle eta bertsolari nafarrak saria jaso izana baliatu nahi izan du “palestinar herriarekiko elkartasuna adierazteko”.

Saioa Alkaiza, Igartza Sariarekin. Argazkia: Beasaingo Udala

Saioa Alkaiza bertsolari eta idazle nafarrak iragarri du uko egin diola Igartza Sariari “palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko”. 

Trenak egiten dituen enpresa sariaren diru-emaile nagusia da, eta Alkaizak aukera baliatu nahi izan du “palestinar herriarekiko elkartasuna adierazteko”.

Alkaizaren arabera, “genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua”.

“Nazio Batuen Erakundeak Palestinan duen kontalariak kaleratu berri duen txostenean, CAFen jarduera jopuntuan jarri du, gerra krimenetatik etekina ateratzen duen enpresetako bat delako, eta lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenak palestinarren burujabetzaren kontra egiten duelako”, azaldu du idazleak gutun batean, eta “Israelgo estatu sionistaren aurka euskal kultura kritiko eta lerratua” aldarrikatu du, “hitzez harago ekintzaz erantzungo duena”.

Hori horrela, Alkaizak uko egin dio 10.000 euroko sariari, Katu ileak txandaletan liburua amaitzeko bekari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi