Kulturaren Plazak 60 urte, eta segi aurrera
Durangoko Azokaren 60. edizioa ostiralean, abenduak 5, hasi, eta astelehenean, hilak 8, bukatuko da Bizkaiko udalerrian, urteroko zitari zintzo. 60 urte beteko ditu euskal sormenaren bilkura handiak aurten, eta Gerediaga Elkartea erakunde antolatzaileak, nostalgiari eta zifra biribilen tentazioari entzungor, aurrera begiratzeko eta eskaintza gizartearen martxari egokitzeko probestu du abagunea.
60. Azokan bi gune estreinatuko dituzte, Atartea arte ederren plaza, aurten ilustrazioari eskainia, eta Berbagailua podcasten espazioa, eta gaueko programazioa ere berreskuratu dute hainbat urteko etenaren ondoren. Landakoko ateak itxitakoan ere luzatu nahi dutenentzat, kontzertuak (Lukiek eta Ezezez ostiralean eta Mirua eta Naxker larunbatean, 23:30ean Ahotsenea Musikan), errezitala (“Zeri idatziko diogu orduan?”, Behe Banda, Ahotsenea Literaturan 21:30ean), zinema (“Gaua” igandean, 20:30ean Irudienean) eta antzerkia (“Heriotzak Eduardo du izena”, 20:00etan Szenatokian) egongo dira, besteak beste.
Zenbakietara ekarrita, antolatzaileek zehaztu dute 175 eragilek (sortzaileak, diskoetxeak, argitaletxeak, autoekoizleak, hedabideak, erakundeak…) 285 erakusmahai paratuko dituztela Landakon.
1.026 kultur nobedade egongo dira erosgai (694 liburu, 163 musika ekoizpen, 30 aldizkari eta bestelako 139 ekoizpen: fanzineak, audioliburuak, podcastak…), eta 273 ekitaldi prestatu dituzte guztira, lau egunetarako; aurkezpenak, solasaldiak, kontzertuak, erakusketak, antzerki emanaldiak…
60.a hasteko puntuan, aurrera begira, “sorkuntzaren adinako hartzaile kopurua” lortzeko erronka jo die Beñat Gaztelurrutia koordinatzaileak hurrengo Azokei: “Sorkuntza ugaria eta kalitatezkoa da, eta behar ditugu horrentzako guztiarentzako hartzaileak”.
DURANGOKO AZOKA
“Askotan, ez dakit nondik datorren sorkuntzarako indarra; gero ez dago eta horrenbeste hartzaile"
Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren atarian, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan adierazi du sorkuntza ugaria dela, eta kalitate handikoa: “Gazte belaunaldi oso bat ari da sortzen eta sortzen", esan du, eta horientzat guztientzat hartzaileak behar direla nabarmendu du.
Izango ahal da aurtengo Azoka urrats bat bide horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxea, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean aurkituko dute abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.