Martxoak 27-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon

Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
"AI (Amalur Indarra)" Lucía Lacarra Ballet konpainiaren lana
“A.I. (Amalur Indarra)”

Lucia Lacarra Ballet konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” estreinatuko du ostiralean, martxoak 27, Arriaga antzokian, Bilbon, “Adimen Artifizialaren mugei eta arriskuei buruzko gogoeta egiten duen lana”.

Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiaren bigarren lanaren koreografia Juanjo Arqués koreografo murtziarrak eta Matthew Golding kanadarrak sortu dute, eta hiru emanaldi eskainiko dituzte Bilboko antzokian: martxoaren 27an, 19:30ean, eta hilaren 28an eta 29an 19:00etan.

“A.I. (Amalur Indarra)” ikuskizunean, laserra erabiltzen da, “Adimen Artifiziala eszenatokiaren gainean irudikatzeko”, eta proiekzioak ere eskaintzen dira, Errege Bardean egindako grabazio bat.

Musikari dagokionez, Max Richter, Johann Johannsson, Samuel Barber, Hans Zimmer eta Kjartan Sveinsson egileen obra entzuten dira.

Sarreren prezioa 24,50 eta 46,50 euro bitartekoa da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X