Antzezlana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Txirula magikoa', haurrei egokituta, Bilboko BBK aretoan

Mundu mailan gehien antzeztu den operetako bat da eta Ferro Teatro konpainiak ekarri du Bilbora. Asteazkenera bitartean izango da ikusgai.
'Txirula magikoa' antzezlanaren kartela. Argazkia: BBK Aretoa

"La Flauta Magica" edo "Txirula magikoa" opera eskainiko dute egunotan Bilboko BBK aretoan, baina haurrentzako ere egokituta.

Mozarten "Txirula Magikoa" mundu mailan gehien antzeztu den operetako bat da, eta haurrek ere opera honetaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko BBK Aretoan, Ferro Teatro antzerki konpainiaren moldaketari esker.

Animaliak erakartzeko gaitasuna du sorgindutako flautak, baina opera honetan, laguntasuna, gezurrak, maitasunak eta bestelako abenturek izango dute leku, modu erakargarrian, konpainiaren hitzetan, antzerkia, txotxongiloak, eta musika uztartzen. Horretarako, bost aktore arituko dira taula gainean, eta Kristina Zambrana zuzendariaren hitzetan, haurrentzako aproposa, baina gurasoentzako ere moduko opera da.

Urtarrilaren 4a bitartean egongo da BBK aretoan.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X