Basterretxea, aldarrikapenaren zizelkaria
Bermeon jaio zen Nestor Basterretxea, 1924ko maiatzaren 6an. Hamabi urte baino ez zituenean, 1936an, Espainiako Gerra Zibila lehertu zen, eta jaioterritik Ipar Euskal Herrira alde egin zuten Basterretxearen etxekoek. Eta urte gutxiren buruan, Parisera erbesteratu ziren. Han ekin zion Basterretxeak bere ibilbide artistikoari, margolari eta marrazkilari bezala lehen urratsak emanaz. Bonba hotsek baina, berriro, bizitokiz aldatzera behartu zuten familia. II. Mundu Gerra (1942) abian jarri orduko, Frantzia utzi eta Atlantikoaz bestaldera joan ziren. Buenos Aires hartu zuten bizitokitzat hurrengo 11 urteetan.
Parisen emandako lehen pintzelkadek arrasto sakona utzi zioten Basterretxeari, eta Argentinan bere afizioa ofizio bilakatzea erabaki zuen. Ibilbide artistikoari jarraipena eman zion bertan, eta maila profesionalean lehendabiziko lanak egiteko aukera izan zuen. Artegintzan sakontzeko bi beka eskuratu zituen, eta lehendabiziko artelanak plazaratzen hasi zen; hasiera hartan, Jose Clemente Orozko artista mexikarraren eta Emiloio Pettoruti margolari argentinarraren eragina oso nabarmena izan zen bermeotarraren obretan.
1952an ezkondu egin zen, eta Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Garai berri bat abiarazi zuen bere ibilbide profesionalean. Jorge Oteiza artista oriotarrak bultzatuta, Arantzazuko santutegiko kriptarako horma-irudia egiteko lehiaketan eman zuen izena, eta irabazi egin zuen. Bi urtez etenik gabe horma-irudia lantzen egon eta gero, Elizak ez zuen egokitzat jo eta bertan behera uzteko eskatu zuen. Dudarik gabe, Basterretxearen ibilbideko unerik mingotsenetakoa izan zen. Lan hura geldirik egon zen, harik eta, 1984an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean, Basterretxearen obra santutegiaren hormara ekartzea berriro onartu zen arte.
Zizelaren eta margoaren bidez, euskal artegintza garaikidera aldarrikapena txertatzen aitzindarietakoa izan zen Basterretxea. 50. hamarkadan, jada, ezaguna zen etxean eta etxetik kanpo. Erakusketa ugaritan hartu zuen parte Europan eta Amerikan. Izaeraz inkonformista eta berritzailea, garaiko bi talde artistiko abangoardisten sortzailea eta partaide izan zen: 1957an 57 Taldea sortu zuen, arte esperimentalean sakontzeko, Jorge Oteiza eta Agustin Ibarrolarekin, besteak beste. 1966an, berriz, Gaur taldea jarri zuen abian, Oteiza eta Eduardo Chillida lagun hartuta.
60. hamarkadan eskulturgintzara bideratu zuen, batez ere, bere sorkuntza, margo-langintza erabat baztertu gabe. Zeramika, tapizgintza, argazkilaritza eta zinema ere landu zituen. Industria-diseinuan ere aritu zen, eraikuntza handietarako altzariak diseinatuz.
Denborak aurrera egin ahala, 70ko hamarkadan barrena, euskal gatazka islatzen hasiko da Basterretxea bere lanetan; sentimenduak azaleratzeko haritza erabiliko du, habe zaharrak zizelkatuz euskal gatazka ulertzeko bere modua plazaratzen ahaleginduko da. Eusko Legebiltzarraren ikurra, zazpi adarreko zuhaitza, da bere lanik ezagunenetako bat, 1982an sortutakoa. Beranduago, Basterretxearen ibilbideko erakusketarik zabalena jasoko du Espainiako Arte Garaikidearen Museoak; 140 piezako (eskulturak, margo-lanak, marrazkiak eta collageak) antologia batean artista bermeotarraren ibilbideko garai ezberdinak jaso ziren espazio bakarrean.
Bilboko Arte Ederren Museoak ere, Basterretxearen lanen bilduma bat jaso zuen 1973an, 'Euskal Bilduma Kosmogonikoa'; egurrezko 19 piezaren bidez, euskal mitologiaren barrunbeak azaleratu zituen artistak. 2008an bilduma hori osorik Bilboko Arte Ederren Museoari eman zion artistak berak.
Politikan ere arrastoa utzitakoa da. 80ko hamarkadan, bi urtez, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izan zen, EAJ agintean zela. Eta hamarkada horretan bertan, amaiera aldera, bere bi lanik ezagunenetarikoak inauguratu zituen: Bakearen Usoa (1988), Donostiako Zurriola pasealekuan jarrita dagoena, eta euskal artzainaren ohorez egindako eskultura (1989), Renon (AEB) jarri zutena. Halaber, ezaguna izan zen oso munduari buelta eman zion Gipuzkoa belaontziaren oihalerako egin zuen margo-lan berezia.
Ikus-entzunezkoen alorra ere jorratu zuen; H operazioa (1963), Pelotari (1964), Alquezar, pasioaren erretaula (1965) edota Ama Lur ( 1966) dira bere film labur ezagunenak.
Egindako lanaren aitortza ugari ere jaso zituen; nabarmenetakoa, Eusko Ikaskuntzak 2005ean emandako Gizarte, Kultura eta Arte Zientzien XI. Saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Guggenheimek eta Arte Ederren museoak sarrera bateratua eskainiko dute prezio merkeagoan
Urriaren 14an jarriko da indarrean, eta lau eguneko epean bi museoak bisitatzeko aukera emango du.
Inoizko bigarren udarik jendetsuena, Guggenheimentzat
Ekain, uztail eta abuztuan 488.971 bisitari hartu ditu Guggenheim Bilbao Museoak, iaz baino 10.656 gehiago. 2023an hartu zituen bisitari gehien museoak.
Bilboko Arte Ederren Museoak ateak itxiko ditu igande honetatik urriaren 6ra bitartean
Handitze lanak amaitu ondoren, museorako sarrera doan izango da urriaren 6tik 13ra.
Flamenco On Fire jaialdiak ‘tablao’ inprobisatu bihurtu ditu Iruñeko balkoirik enblematikoenak
Iruñeko balkoirik esanguratsuenak benetako ‘tablao’ bihurtu dira berriro egun hauetan, Flamenco On Fire jaialdiaren edizio berri bati esker. Gaur eguerdian, udaletxeko balkoitik, Pedro Heredia 'El Granaino' kantari ezagunak errezitaldi intimo eta hunkigarria eskaini du, Gabriel Lorenteren gitarra-jole bikainak lagunduta. Flamenco On Fire jaialdiaren egitarauak bihar jarraituko du toki berean; hain zuzen ere, Jose Merce maisuaren saioa dago iragarrita bertan.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Guggenheim, munduko zazpi mirari garaikideetako bat izateko bidean
Guggenheim Bilbao Museoak, aro garaikideko obra enblematikoa izateaz gain, Bilbo nazioarteko kultura-erreferente gisa kokatzea ahalbidetu du, eta eragin sakon zein onuragarria izan du inguruko turismoaren, ekonomiaren eta gizartearen garapenean.
Guggenheim Bilbao Museoak "66-76-26" iragarri du, Steve McQueenek museoarentzat sortutako lana
Instalazioak aurrez aurre jartzen ditu hamarkada batez bereizitako Nina Simoneren (1966) eta David Bowieren (1976) "Wild is the Wind" interpretazio mitikoak.
Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu
Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.
"Uhinak": Ra Asensiren erakusketa Bilboko Euskal Museoan
2026ko uztailaren 8tik abenduaren 28ra bitartean bisitatu ahal izango da, Miserikordia eraikineko Kukula espazioan. Kantauriko algekin eta oxidoekin egindako beiraztatutako gresezko formak eskaintzen ditu, erakusketa-aldian eboluzionatzen duten materialak.
“Bakoren Burua” ikusgai jarri dute Arabako Bibat Arkeologia Museoan
1976an aurkitu zuten I. mendeko marmolezko eskultura ezaguna, Arkaiako parrokia elizaren inguruan. 13 cm-ko altuera, 9,5 cm-ko zabalera eta 6,5 cm-ko sakonera duen pieza 46 urtez egon da desagertuta, Jon Buesa EAJk Arabako Batzar Nagusietan zuen bozeramaileak epailearen eskariz itzuli zuen arte. Irailaren 30era arte ikusi ahalko da Gasteizko Bibat Arkeologia Museoan.