Arte Ederren Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renoirren erakusketa doan ikusi ahalko da Bilbon, asteartean

62.000 lagunek ikusi dute dagoeneko “Renoir: intimitatea” erakusketa, eta asteartean, apirilak 11, doakoa izango da sarrera, 10:00etatik 20:00etara.
renoir_

“Renoir: intimitatea” Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketa doan bisitatu ahalko da asteazkenean, apirilak 11, Bilboko museotik azaldu dutenez. Gainerako aretoak, nolanahi, itxita egongo dira egun horretan.

Frantses margolari inpresionistaren lanaren erakusketa 62.000 pertsonak ikusi dute dagoeneko, otsailean zabaldu zutenetik. Guztira, 64 artelan bildu dituzte, nazioarteko bilduma eta museo askotatik jasota: Parisko Musee Marmottan Monet eta Picasso Museoa, Chicagoko Art Institute, Londresko National Gallery, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art eta Madrilgo Thyssen-Bornemisza, besteak beste.

Guillermo Solana Thyssen-Bornemisza museoko zuzendari eta erakusketaren komisarioaren hitzetan, “Renoirren pinturak ukimen arloan dituen balioak azpimarratzen ditu Bilboko museoan paratutako sortak, baita intimitate esparruak sortu ere”.

Albiste gehiago artea

inaki olazabal eskultorea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iñaki Olazabal Ezeiza eskultorea zendu da

Artistak 1983an ekin zion eskultura-prestakuntzari, Sorabillako tailerrean, eta zinka hartu zuen lehengai nagusitzat, hainbat forma geometriko eta biluziko eskulturak sortzeko.

Gehiago kargatu