Programazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkano, emakume artista ahaztuak eta Brueghel, San Telmo museoan 2020an

Donostiako erakusketa zentroak datorren urteko programazioaren ildo nagusiak aurreratu ditu gaur.
Mari Paz Jimenez da "Ikusgarritasunaren Logikak" saileko egileetako bat

Itsasoz egindako lehen mundu birari buruzko erakusketa, bruegheldarren flandiar margolarien dinastiak deabrua irudikatzeko izan zuen moduaren hainbat lagin eta itzaletan gelditu diren hainbat emakume artistaren lana berreskuratzeko saiakera izango dira San Telmo museoak 2020rako prestatu duen proposameneko erakusgarri batzuk.

“Bidaiarik luzeena. Munduari lehen itzulia” erakusketak Joan Sebastian Elkanok duela 500 urte egindako bidaiaren nondik norakoei heltzen die, eta orduko armak, dokumentu eta maketak erakutsiko ditu San Telmon, Susana Soto zuzendariak azaldu duenez.

Horren ondoren, "Ikusgarritasunaren Logikak" erakusketa paratuko dute San Telmon: askotan ahaztuta dauden emakume artistek sortutako lanak berreskuratuko ditu honek, eta, museoan horien presentzia handitzeaz gain, erakusketetan eta museoetako bildumetan ez egotearen arrazoiak aztertu eta hausnartzeko aukera emango du.

2020ko lehen erakusketa “Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki funtsa” izango da, gipuzkoar argazkilariaren ibilbide fotografiko eta poetikoa erakusten duena. "Nire argazki lanaren oinarri nagusia bost hamarkadatan zehar izan dira landa paisaia, zuhaitza elementu enblematiko eta ezinbesteko ardatz gisa, eta baserria, gaur egun oso aldatuta dagoen gure egituraketa sozial berezi eta zaharraren sinbolo genetiko gisa", azaldu zuen bere jarduna Elizegik.

Otsail amaiera, “Deabrua, agian. Bruegheldarren mundua” erakusketa iritsiko da. Pintore flandestarrek eta, bereziki, Brueghel bezalako maisuek energia adierazkor, laztasun eta mugarik gabeko irudimenarekin zutik jarri zuten unibertso artistikoaren "hari gorria" osatzen du, museotik azaldu dutenez. 

Gainera, maiatz eta abuztu artean Fernando Postigok museoari emandako argazkien erakusketa bat egingo dute.

Azkenik, Nagore Amenabarrok “Artea Abian” gipuzkoar artistak bultzatzeko proiektua abiatuko du, eta Museo Bikoitza arloan Erlea Manerosek Ibon Aranberriren lekukoa hartuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X