Kursaaleko fatxada, arte digitaleko lan baten euskarri
Tabakalera arte garaikideko zentroak eta Kursaal jauregiak hitzarmena sinatu dute arte digitalaren sormena eta hedapena sustatzeko, eta horren lehen emaitza Jaime de los Rios artistaren ikus-entzunezko lan bat izango da, Kursaalen fatxadan proiektatuko dutena.
"Crimson Waves" du izena irailaren 10, 11 eta 12ko iluntzean programa hau inauguratuko duen lanak. De los Riosek Kursaal inguruko olatuen mugimendua eta kolorea erabili ditu inspirazio iturri artelana egiteko.
Urtero, Tabakalerako Medialabek, kultura eta esperimentazio kulturalerako espazioak, artista bat gonbidatuko du, arte digitaleko lan bat egin dezan eta hiriko pantaila handi batean erakuts dezan, programaren arduradunek prentsa ohar batean azaldu dutenez.