Iruñean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako aurtengo Komiki Azokak manga du ardatz

Atzo hasi eta hilabetez izango da Nafarroako Komikiaren Azoka. 30 ekitaldi baino gehiago antolatu dira: erakusketak, tailerrak eta topaketak artistekin, besteak beste.
18:00 - 20:00
Nafarroako aurtengo Komiki Azokak manga du ardatz
Atzo hasi eta hilabetez izango da Nafarroako Komikiaren Azoka. 30 ekitaldi baino gehiago antolatu dira: erakusketak, tailerrak eta topaketak artistekin, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X