Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela

Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.

18:00 - 20:00
Aitor Etxebarriazarraga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak badu irabazlea. Aitor Etxebarriazarragak jantzi du 2025eko txapela, buruz burukoan Onintza Enbeitari aurrea hartuta.

Bilbon egin dute final handia, larunbat honetan, Casilla pabiloian, eta zortzi bertsolari aritu dira bertan kantuan: Aitor Etxebarriazarraga (1.163 puntu), Onintza Enbeita (1.162,5 puntu), Txaber Altube (698,5 puntu), Aitor Bizkarra (694,5 puntu), Xabat Galletebeitia (691 puntu), Jone Uria (691 puntu), Oihana Bartra (689 puntu) eta Gorka Pagonabarraga (671 puntu).

Edizio honetan, Idoia Anzorandia eta Igor Menika aritu dira gai-jartzaile lanetan, eta Arantza Plazak jantzi dio txapela irabazleari.

Laugarren finala zuen aurtengoa Etxebarriazarragak, eta hamargarrena Enbeitak. Sailkapenean, puntu erdiko aldea izan da bi bertsolarien artean.

Txapela jaso ostean, hauxe izan da Etxebarriazarragak bota duen agurra:

Lehenengo eskertzak gaur lilitegira,

ta jausi nazenean deustenei tira. 

Baina emon daiegun iraultzei segida 

behingoz sortzeko mundu bat danon neurrira. 

Hori ez da lortuko egonda begira 

ta soilik ametsak ez heltzeko utopira. 

Ekiteko unea hau dala argi da 

biharrak marrazteko gaurrak behar dira.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X