Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu dute
Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari karguan ez berritzea erabaki du Gerediaga Elkarteak, ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Oharrean, elkarteak esan duenez, bere helburuak hasteko "indar guztiek batuta egon behar dute", eta "erabaki bat baino gehiago" hartu behar izan dutela azaldu du, besteak beste, Aiert Goenaga kargutik kentzea.
"Goenagak ahalegin handiak egin ditu Durangoko Azokaren eredu berria ezartzeko, baina, tamalez, ez du zintzo jokatu", adierazi du Gerediaga elkarteak oharrean.
Elkartearen hitzetan, erabaki "zaila" izan da, eta euskal kulturan egonezina eragingo duela badakiela gaineratu du. "Halere, erabakia errespetuz hartzea espero dugu", nabarmendu du.
Gerediaga elkartearentzat, Durangoko Azokaren proiektua "ez da inoiz pertsonala izan, eta inoiz ez da hala izango". "Azoka ez du zuzendariak bakarrik egiten, talde osoak baizik. Hala egin izan dugu geure historia osoan", azpimarratu du.
Gerediagak azaldu duenez, 2012ko Azoka "arrakastatsua" izan zen bisitari kopuruari dagokionez, baina galera ekonomikoak uste baino handiagoak izan direla esan du.
Urtebetez bakarrik izan da karguan
Goenaga urtebetez izan da karguan, eta saio horretako 47. edizioa aurkeztu zuen, 2012ko abenduaren 6tik 9ra bitartean izan da.
Goenagak "oso lasai" dagoela esan du, Gerediaga Elkarteak hartutako erabakia ezagutu ostean. Halere, talde kulturalak azalpen publikoa eman eta gero baloratuko du erabakia.
Goenagak Jon Irabal zuzendaria ordezkatu zuen, azken hori azokako buru 30 urtez izan ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.