Xabier Olaso, euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi saria
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak 2013ko Euskadi Literatura saridunen izenak ezagutzera eman ditu astearte honetan, Donostian, saridunak eurak ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Horrela, Xabier Olasok jaso du aurten euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi saria, Tximeletrak (Pamiela) obrari esker.
Horrez gain, euskarazko saiakeraren Euskadi saria Jon Suduperenak jaso du, Oi Europa! obrari esker, eta gaztelaniazko saiakerarena, Iban Zalduaren Ese idioma raro y poderoso lanak. Aurten, gaztelaniazko haur eta gazte literatura alorreko Euskadi saria eman gabe gelditu da.
Horrela, Olasok 18.000 euroko saria jaso du, eta beste 4.000 jasoko ditu, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaiaren ustez, Olasoren haurrentzako poema liburua euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu, eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkigu, eta haurrek dituzten barne arazoak haien berezko hizkeran jasotzeko dohaina erakutsi du. Halaber, euskarak sortu dituen haur hizkuntzaren baliabideak oso modu egokian uztartzen dira poema horietan. "Egileak naturalitate osoz erabiltzen ditu hitz-joko horiek eta erritmo paregabe batez eta musikaltasun handiz eskaintzen ditu entzuleen belarrietara", azaldu dute.
Xabier Olaso Bengoa (Otxandio, 1964) Gasteizen bizi da txiki-txikitatik. Irakasle ikasketak egin zituen, eta irakaslea da lanbidez. Helduen literaturaren esparruan poesia jorratu du batik bat egun arte. Horren ondorio dira argitara emandako poema-bildumok: Gauaren magalean (Berminghan, 1996), Hariaren ariak (Arabako Foru Aldundia, 1998), Urtaro (Berminghan, 1998), Datak eta posdatak (Berminghan, 1999), Azalaren memoria eta Itinerarium (Berminghan, 2001).
Haur literaturaren esparruan, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema-liburu eman ditu argitara: Auskalo!:Igarkizun eta aho-korapiloak (Pamiela, 2001), Pupuan Trapua (Pamiela, 2004), Hotsateko Basoa (Aizkorri, 2005), Gurarien esku-jolasa (Aizkorri 2008), Un trapito en la pupa (Atenea, 2007, Madril), Paulen abentura miresgarria (Aizkorri, 2010), Izeko Eli eta biok (Ibaizabal, 2012) eta Tximeletrak (Pamiela, 2012).
Pupuan Trapua (Pamiela 2004) liburuari esker, haur eta gazte literaturako Euskadi saria lortu zuen 2005ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.