Munduko poesia hautatua, euskaraz irakurgai
Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak proiektua abiatu du, Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean. Horri esker, nazioarteko poeta handien lanak euskaraz irakurri ahal izango ditugu.
Gaur, lehen hiru zenbakiak, Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire poeten antologiak aurkeztuko dituzte, Donostian.
Urtean, 64 orrialdeko sei antologia argitaratuko dituzte, hiru udaberrian eta hiru udazkenean. Dendetan, 10 euroan salduko dute zenbaki bakoitza, baina urteko harpidetza egiteko aukera ere badago; horrela, urtean 40 euro ordainduta, sei aleak erosi ahal izango dira.
Lehen hiru zenbakietan, Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaireren emariari begiratu diote.
George Trakl poeta aleman handia da, Austria-Hungariako inperioaren loraldi eta gainbeheraren lekuko izan zena. Oso gazterik hil zen, 27 urte zituela, kokaina gaindosi baten ondorioz, eta bi poema liburu argitaratu zituen. Beñat Sarasolaren hitzetan, "antologia honen irakurleak erraz asko ikusiko duenez, Traklen poesiaren elementu nabarmenetako bat da izadiaren zabala nola ekartzen duen lerroetara, nola murgiltzen dituen letra artean naturako kolore, landare, bazter gisa guztietakoa". Anton Garikanok itzuli du lan hau.
Maria Merce Marçal poeta katalana ere gazterik hil zen, 46 urte zituela. Sarasolaren arabera, "nortasun feminista, lesbiana, abertzale eta marxista baten artikulatze berezi bat ikusten ahal da bere lanean". Itxaro Bordak itzuli du antologia hau.
Aime Cesaire martinikar jatorriko idazlea da hirugarren zenbakiko protagonista, beltzen nortasunaren eta literaturaren defendatzaile eta sortzaile sutsua. Hari zor zaio "belztasun" (négritude) kontzeptua. Iñigo Aranbarrik itzuli ditu Cesaireren poemak.
Kaierak ekimenaren webgunean ere, irakurgarri daude kaierok, koadernook.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.