Getxoko Komiki Azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko Komiki Azokaren 18. edizioa urriaren 18tik 20ra izango da

Bilboko Joker liburu denda omenduko dute Getxoko Komiki Azokan.
Getxoko Komiki Azoka 2017. Argazkia: EFE
Getxoko Komiki Azoka 2017. Argazkia: EFE

Joker liburu denda omenduko dute Getxoko Komiki Azokaren aurtengo edizioan. Santutxuko dendak 1994an ireki zituen ateak, eta 25 urteotan egindako ibilbide profesionala aitortuko diote. Halaber, Marika Vila ilustratzaile kataluniarrak izendapen berezia izango du Getxoko azokan.

Asteazkeneko aurkezpen ekitaldian, Getxokoa Euskadin gai horri lotuta egiten den azoka garrantzitsuena eta “maila nazionalean azpimarragarrienetakoa” dela adierazi du Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak.

Azokako gune nagusia Areetako plazan jarriko den karpan egongo da. Bertan jarriko dituzte komiki zaharrak eta bildumazaleentzako aleak eskainiko dituzten 40 postu baino gehiago. Romoko Kultur Etxean, berriz, tailerrak eta hitzaldiak emango dituzte. Zaleek euren ekoizpenak erakusteko gune bat ere izango dute.

Aurtengo edizioa “orain arteko eskaintza zabalena eta inklusiboena” izango dela azpimarratu du Borja Crespo azokako arte zuzendariak. Haurrentzako komikiak, superheroien komikiak, nobela grafikoak eta “youtuber” fenomenoaren  inguruko komikiak egongo dira eskuragarri azokan.

Zuzeneko emanaldi bereziak izango dira aurtengo berrikuntza nagusia, Cresporen hitzetan. Gainera, “El Vibora” aldizkariaren 40. urteurrenaren inguruko erakusketa bat egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X