Euskadi sariak, Ramon Eder, Xamar, Daniel Innerarity eta Isabel Etxeberriarentzat
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak 2019ko Euskadi Literatura sarien irabazleak iragarri ditu gaur, Bilbon: Ramón Eder (Palmeras Solitarias) Gaztelaniazko Literaturan; Juan Carlos Etxegoien “Xamar” (Etxera bidean) Euskarazko Saiakeran; Daniel Innerarity (Política para perplejos) Gaztelaniazko Saiakeran; eta Isabel Etxeberria (Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak Alice Munroren lana) Euskarazko Literatura Itzulpenean.
Izen hauek duela bi aste iragarritako beste irabazleen zerrendari gehitu zaizkio: Irati Elorrieta (Neguko argiak) Euskarazko Literatura atalean, Patxi Zubizarreta (Korri, Kurru, korri!) Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean eta Asisko Urmeneta (AztiHitza: Xahoren Biografikoa) Literatura Lanaren Ilustrazioan.
Euskadi Literatura sariak azaroaren 18an emango dizkiete, Tabakaleran, zazpi modalitateetako irabazleei. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Karmelo C. Iribarren iazko irabazlea buru izan duen epaimahaiaren aburuz, Ramón Eder (Irunberri, 1952) azken hamarkada hauetako aforismo idazlerik garrantzitsuena da, eta Palmeras Solitarias obrako aforismoak “jakintsu burlati eta zoriontsu” baten aforismoak dira, klasikoen modura emanak.
Saiakera Euskaraz ataleko epaimahaiko kideek, bestalde, azpimarratu dute Xamarrek “trebezia handiz” darabilela luma, “eta idazkera arin eta –aldi berean– jaso batez ondu duela Etxera bidean-en”, zeinetan idazleak bere belaunaldiaren kronika eskaini baitigu. Aezkoa eta Garraldako lurretan euskara berreskuratzeko bidean izandako bozkario eta oztopoak ditu kontagai liburuak.
Política para perplejos Daniel Innerarityren (Bilbo, 1959) lanak, halaber, “begirada argia eskaintzen du mendez mende finkatutako oinarriak dituen baina oinarri horiek aldatzen ari den munduari buruz”, epaimahaiak dioenez. “Innerarityren gogoetak aukera ematen du panoramaren giltzarrietako batzuk hautemateko, baita inoiz gertatuko ez zela, edo inoiz errepikatuko ez zela, pentsatzen genuena zergatik gertatzen ari den ulertzeko ere”, gehitzen du.
Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak Alice Munroren lana euskarara ekartzeko Isabel Etxeberriak eginiko lana saritu du Literatura Itzulpena Euskarara modalitateko epaimahaiak: “Itzulpen xaloa da, leiala, zintzoa, batere erakuskeriarik gabe biltzen dituena jatorrizkoaren estilo fina”.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.