Itzulpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020an euskaraz irakurri ahalko dira Tokarzcuk eta Handke

2018ko eta 2019ko Nobel saridunen eleberri bana euskaratuko dituzte Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek eta Joxe Mari Berastegik, hurrenez hurren.
Olga Tockarczuk
Amaia Apalauzak eta Sonia Kolazcekek euskaratuko dute Olga Tockarczuken lana. Argazkia: Efe.

Iaz, Suediako Akademiak Nobel sari bikoitza eman zuen, urtebeteko etenaldiaren ondoren: 2018ko saria Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eman zioten, eta 2019koa Peter Handke austriarrari.

Jokin Zaitegi AED Arrasateko elkarteak eta Elkar argitaletxeak 2002tik antolatzen duten bekaren irabazleek ekartzen dituzte euskarara Nobel saridunen sariak, eta aurten Amaia Apalauza eta Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berastegi izan dira irabazleak.

Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategik jaso du Handke euskaratzeko enkargua, beste hamahiru lehiakide gaindituz.

Ondo bidean, 2020. urtea amaitu aurretik Nobel saridun bi hauen eleberri bana argitaratuko du euskaraz Elkar argitaletxeak: Olga Tokarczuken Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eta Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter. Behin-behinean, horrelatsu izan litezke euskaraturiko izenburuak, hurrenez hurren: Eraman zure goldea hildakoen hezurren gainean eta Atezaina penaltiaren beldur.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X