Antonio Gala hil da, 92 urte zituela
Antonio Gala antzerkigile, eleberrigile eta poeta ezaguna hil da, 92 urte zituela, Kordoban, familiak igande honetan jakitera eman duenez. Gaurko egunez, hil-kapera Antonio Gala Fundazioaren ekitaldi-aretoan jarriko dute.
Gala, gazte-gaztetatik hasi zen idazten, umea zela. Hain zuzen ere, 5 urterekin bere lehen kontakizun laburra idatzi zuen, eta 7 urterekin bere lehen antzezlana.
2011. urtean, 'Manuscrito Carmesi' edo 'La pasion turca' bezalako lanen egileak publikoki azaldu zuen "sendabide zaila duen minbizia" zuela, eta kimioterapia zein radioterapia tratamendua jasotzen hasi zen.
Unibertsitate ikasketak 1951n hasi zituen, 15 urte besterik ez zituenean. Zehazki, Zuzenbide ikasketak burutu zituen Sevillako Unibertsitatean. Alabaina, hori ez zen titulazio bakarra izan, Filosofia eta Letrak eta Zientzia Politiko eta Ekonomikoak ere ikasi baitzituen Madrilen.
Ikasle zela, garaiko aldizkari ezagunenetan argitaratu zituen bere lehen poemak. Gainera, laster bi aldizkari sortu zituen, Gloria Fuertes eta Julio Mariscal Montesekin batera.
Garai horretan, Filosofia eta Artearen Historiako eskolak eman zituen hainbat ikastetxetan. 1962an Italiara joan zen, eta bi urte inguru eman zituen han.
'Enemigo Intimo' (1959) poema-liburuarekin, bere lehen sari garrantzitsuenetako bat jaso zuen Galak, Adonais Sarian accesita, hain zuzen ere.
1963an, Espainiara itzuli berri zela, ibilbide oparoa abiatu zuen antzerkigile gisa, eta hainbat lan idatzi zituen, hala nola 'Anillos para una dama' (1973) edota 'Petra Regalada' (1980).
Era berean, iritzi artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan, eta, ondoren, hainbat artikulu argitaratu dituzte liburu gisa. Galak, literatur gaiei buruzko hitzaldietan ere parte hartu izan du, bereziki antzerkigintzarekin lotutako jardunaldietan.
Bizitza osoan zehar, hainbat poema idatzi ditu: 'Poemas cordobeses' (1994), 'El aguila bicefala: textos de amor' (1994), 'Poemas de amor' (1997) eta 'El poema de Tobías desangelado' (2005).
Galak honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: Bartzelona Hiria Saria (1965. urtean); Antzerki Foroa Saria (1971n); Espainiako Literaturako Saria, Ikuslearen Saria eta Kritikaren Saria (1972an); Urrezko Kixote Saria (1972-73); Urrezko Antena Saria eta Mayte Saria (1973an); Gidoien Sari Nazionala (1973an) eta Ikus-entzunezkoen Saria (1976an).
Gaixotasunaren ondorioz, etxean igaro zituen azken urteak, agerraldi publikorik egin gabe. 2014ko ekainean, bere izena daramaten poesia sarien banaketan ikusi genuen, eta 2018an ikusi genuen publikoki azken aldiz, Loewe Poesia Sarien banaketan. Sari hori Ben Clark bere fundazioko bekadun ohi eta lagun handiari eman zitzaion.
2021ean Antonio Galaren etxe-museoa inauguratu zuten Malagako Alhaurin el Grande herrian, nazioarteko bokazioa duen diziplina anitzeko kultura-zentro gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.