Milan Kundera idazlea zendu da
Milan Kundera Txekoslovakian (Brno, 1929) jaiotako idazle txekiarra zendu da, 94 urte zituela, Txekiar Errepublikako telebista publikoak jakitera eman duenez.
Eleberrigile, ipuin idazle, antzerkigile, saiakeragile eta poeta jardun da Kundera, 1967an Zert bere lehen eleberria, totalitarismoa salatzen zuen lana, argitaratu zuenetik. 1975ean Frantziara joan zen Kundera, 1968an Pragako Udaberriko Txekoslovakiako estatu sozialistaren aurkako protesten ondoren bere lanak debekatu zituztela ikusi eta gero, eta 1993tik frantsesez argitaratu ditu bere lanak.
1979an, txekoslovakiar herritartasuna kendu zion Gobernuak, eta handik bi urtera François Mitterrand presidenteak frantses naziotasuna aitortu zion.
Euskaraz, Izatearen arintasun jasanezina (1984) eleberria irakur daiteke, Karlos Cidek itzulia eta Alberdania-Elkarrek 2009an argitaratua, baita Amodio barregarriak ipuin bilduma ere, Cidek berak euskarara ekarria. Jacques eta Nagusia antzezlana ere euskaraz dago irakurgai, Beatriz Zabalondok eta J.L. Aranguren Txilikuk euskaratu eta Susak 1991n argitaratua.
Bere lehen eleberrietatik, idazkeraren ardatz izan ditu umorea, ironia eta memoriaren, denboraren joanaren, deserriaren eta gizatasun hauskorraren inguruko hausnarketa. Karlos Cid euskararako itzultzailearen hitzetan, oso nabaria zen narrazioan hausnarkeak hartzen zuen toki zabala. "Bere ikuspuntua argi uzten zuen bere lanetan, narratzaile orojakilearen bidez", adierazi du Euskadi Irratian.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.