Nobela beltzaren hila
Ostiralean, "Oraingoz izen gabe" Jose Julian Bakedanoren filma proiektatuko dute Iruritan, (H)ilbeltza jaialdiaren barruan.
Ilbeltza da, bat edo bat bada, zinema eta eleberri beltzaren hilabete nagusia Euskal Herrian. Ilbeltzaren, urtarrilaren, eskutik iritsi dira, izan ere, gaurtik, hilaren 19tik aurrera, genero noiraren euskal zaleen hitzordu ezinbesteko bi: (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Baztango Astea eta Pamplona Negra Literatura eta Zinema Beltzaren Iruñeko jaialdia.
Baztango jaialdiari Arizkunen emango diote hasiera; 19:30ean, Amaia Apalauza itzultzaileak Nuria Cadenas idazlearen Guillem liburua aurkeztuko du, (H)ilbeltzaren VIII. Bekaren lan irabazlea.
Asteazkenean, Anizen, Ernesto Pratek Muga hautsien hegalak liburua aurkeztuko du, eta ostiralean, hilak 23, Oraingoz izen gabe José Julián Bakedanoren film ertaina proiektatuko dute, Iruritako Gizarte Bilgunean.
Asteburuan, larunbatean, Bea Salaberrik eta Aingeru Epaltzak “Basque noir edo euskal nobela beltza?” mahai inguruan parte hartuko dute Arizkunen, 11:00etan, eta gero bazkaria egongo da, Erratzun. Bazkalondoan, Amorante frantsesa (Miren Agur Meabe), Haize beltza (Amaiur Epher) eta Azpijokoa Azpiazun (Iñaki Dorronsoro) liburuak aurkeztuko dituzte eta ilunabarrean “Izar bat eskuan, susmagarrien gaua” jokatuko dute Erratzuko ostatuetan.
Igandean, jaialdia bukatzeko, Isiltasunerat errendituak Itzuli beltz dramatizatua egingo Erratzuko kanposantutik abiatua, eta Pinpilipauxa horiak emanaldia egingo du Mairu antzerki taldeak.
Iruñea beltza
Iruñeko literatura eta zinema jaialdiak estereotipoen gaineko azterketa bat proposatuko du, pertsona batzuk arriskutsutzat eta beste batzuk errugabetzat hartzera gidatzen gaituzten arrazoiei buruz, Susana Rodríguez Lezaun zuzendariak azaldu duenez.
Jaialdian izango dira, besteak beste, Arturo del Burgo, Jon Arretxe, Arantxa Rufo, Santiago Díaz, Alaitz Leceaga, Mikel Santiago eta Laura Balagué idazleak, ibilbide antzeztuak egin ahalko dira, euskaraz zein gaztelaniaz, eta Arsenic and Old Lace filma ikusi ahalko da, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.
Doinuelek 2026ko hitzorduak aurkeztu ditu
Euskarazko Plazen Sareak aurten egingo dituzten euskarazko literatura azokak aurkeztu ditu, Iruñean: Baztango (H)ilbeltza, Oiartzungo Literatura Plazara, Azokitiko Gure Gelatik, Zarauzko Literaturia, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Oiartzungo Hitzen Lihoa eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
EHU eta Salamancako Unibertsitatea Miguel de Unamunoren heriotza aztertzen ari dira
Nola hil zen Miguel de Unamuno idazlea? Berez hil zen edo hil egin zuten? Idazle bilbotarraren heriotzaren inguruko eztabaida zabaldu da berriz ere, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Salamancako Unibertsitatearen ikerketa batek gertaera argitu nahi du.