Whitney Houstonen hileta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kevin Costnerrek Whitney Houstoni: 'Zoragarria zinen'

Bobby Brown Whitneyren senar ohia eta alaba bakarraren aita elizan izan da hileta hasi baino lehen. Hala ere, handik gutxira alde egin du.
18:00 - 20:00
Azken agurra eman diote Whitney Houstoni

Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Whitney Houston abeslariari. Houston iragan igandean hil zen oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik eta hileta elizkizuna larunbat honetan egin diote New Hope izeneko elizan, Newarken (New Jersey).

Elizkizunean gospel-koru bat egon da, zuriz jantzita, Whitneyren omenez, eta hainbat kantu eta txalo egin dituzte.

Cissy Houston Whitneyren ama eta Bobbi Kristina alaba izan dira hiletaren buruan. Bobby Brown Bobbi Kristinaren aita eta Whitney Houstonen senar ohia elizkizuna hasi baino lehen sartu da elizan, baina handik gutxira atera eta alde egin du.

Abeslariari azken agurra eman dietenen artean Kevin Costner aktorea egon da. Costner izan zen, hain zuzen, Whitneyrekin batera Bizkartzaina (1992) filma egin zuena. Film hartan abestu zuen Whitneyk "I will always love you" kantaren bertsio ospetsuena. Kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen.

Momentu hartan, Whitney Houstonek gailurra jo zuen bere ibilbide artistikoan, baita drogekin izandako arazoekin hasi ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X