Hiztegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika terminologia, argiago

Mila sarrera inguru biltzen ditu eta itzulpena emateaz gain, musika terminoen definizioa eskaintzen du. Online ere kontsultatu daiteke.
18:00 - 20:00
Euskarazko musika hiztegia argitaratu dute

Euskal Herriko musika irakasle eta ikasle askok urtetan faltan bota duten tresna bat argitaratu berri dute: euskarazko musika hiztegia.

Mila sarrera inguru biltzen ditu eta itzulpena emateaz gain, musika terminoen definizioa eskaintzen du. Hauek eta beste zalantza espezializatuagoak argitzera dator Eusko Jaularitzak eta Gipuzkoako Foru aldundiak berriki argitaratu duten musika hiztegia.

Sei urte pasa dira glosarioa bukatu zenetik, eta egileek esan dutenez, musika eskola eta kontserbatorioetan beharra oso nabaria zen.

Jon Bagues misikologoak, eta Loreto Fdez Imaz eta Alicia Pinilla Donostiako kontserbatorioko irakasleek 1.500 termino bildu eta azaldu zituzten eta Elhuyarrek 900 gehiagorekin osatu du hiztegia. Ez dauka zerikusirik aurretik zegoenarekin.

Kontserbatorio eta musika eskoletan banatzen ari da liburua. Online ere kontsultatu daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X