Fitok bigarren zuzeneko bat iragarri du Bilbon, abenduaren 8rako
Abenduaren 7rako Bilbon emango duten kontzerturako sarrerak agortzear daudela ikusita, Fito eta Fitipaldiek bigarren emanaldi bat iragarri dute, abenduaren 8rako.
Aspaldi jakinarazi genizuen bezala, Fitoren bira berriak espainiar Estatuko antzokiak zeharkatuko ditu eta Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon bina zuzeneko eskainiko dituzte.
Irailaren 22an hasiko da bira Oviedon eta abenduaren 29an bukatuko da Valentzian. Euskal Herrian hiru kontzertu emango ditu: urriaren 16an, Donostian eta abenduaren 7an eta 8an, Bilbon.
Sarrerak
Gipuzkoako hiriburuan emango duen kontzertua Kursaalen izango da eta sarrerak 40 eta 50 eurotan daude salgai. Bilbon, berriz, Euskalduna Jauregian entzungo ditugu eta 32 eta 52 euro bitarteko sarrerak egongo dira. Abenduaren 8ko sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri.
Abenduaren 7rako Bilbon emango duten kontzerturako sarrerak agortzear daudela ikusita, Fito eta Fitipaldiek bigarren emanaldi bat iragarri dute, abenduaren 8rako. Aspaldi jakinarazi genizuen bezala, Fitoren bira berriak espainiar Estatuko antzokiak zeharkatuko ditu eta Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon bina zuzeneko eskainiko dituzte. Irailaren 22an hasiko da bira Oviedon eta abenduaren 29an bukatuko da Valentzian. Euskal Herrian hiru kontzertu emango ditu: urriaren 16an, Donostian eta abenduaren 7an eta 8an, Bilbon. SarrerakGipuzkoako hiriburuan emango duen kontzertua Kursaalen izango da eta sarrerak 40 eta 50 eurotan daude salgai. Bilbon, berriz, Euskalduna Jauregian entzungo ditugu eta 32 eta 52 euro bitarteko sarrerak egongo dira. Abenduaren 8ko sarrerak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko