Neil Young Biarritzen ikusteko sarrerak, salgai
Neil Young & Crazy Horse uztailaren 18an izango dira Biarritzen, Big Festival jaialdian, eta sarrerak salgai dira. Ticketmaster sarean eskuratu daitezke: eguneko sarrerak 55,50 euroren truke eta jaialdi osorako bonua 84,60 euroren truke. Neil Young & Crazy Horse da momentuz Big Festival jaialdirako konfirmatu duten kartelburu bakarra.
Folk konposatzaile, abeslari eta gitarrajotzailea ez da Espainian izan 2009tik eta Big Festivalen izango da Frantziako biran geldialdi bat eginez (bost kontzertu eskainiko ditu Frantzian), bere disko berriaren kaleratzea dela eta.
Melodia ikaragarriak egin ditu Neil Youngek bere ibilbide osoan eta Crosby, Stills, Nash & Young, Buffalo Springfield, Pearl Jam eta Booker T taldeetako partaide izan zen. Gainera, hainbat musikarirekin kolaborazioak egin ditu eta hainbat lan kaleratu ditu bere izenean. Arrakastaz beteriko ibilbidea du musikari beteranoak eta bere belaunaldiko musikari garrantzitsuenetarikoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko