Ramonesen lehenengo diskoa, Urrezko Disko 38 urte geroago
Punkaren aitzindari eta musika modernoaren historian itzal handiena utzi duen taldeetako bat da Ramones, baina ez zuten salmenta arloan arrakasta handirik lortu newyorktarrek taldea indarrean zela, mundua agertokitik agertokira zeharkatzen zuten bitartean. Gezurra dirudi, atzera begira jarrita edo gaur egun gure kaleetan ikusten dugun beren kamiseten kopuru neurrigabea ikusita.
Adibide deigarria da taldearen lehen diskoa (Ramones, 1976) oraintsu izendatu duela Urrezko Disko RIAAk (Recording Industry Association of America), 500.000 ale saltzearren. Diskoa argitaratu eta 38 urtera lortu du AEBn milioi erdigarren alea saltzea.
Debuteko disko honetako kantuak klasiko handiak dira: 'Blitzkrieg Bop', 'Beat on the Brat', 'Judy is a Punk', 'I Wanna Be Your Boyfriend', 'Chain Saw', 'Now I Wanna Sniff Some Glue', 'I Don't Wanna Go Down to the Basement', 'Havana Affair', '53rd & 3rd', 'I Don't Wanna Walk Around With You' eta 'Today Your Love, Tomorrow the World'.
1974an jaio zenetik 1996an desagertu zenera, Ramones erreferentzia argia izan zen mundu zabaleko milioika musikarirentzat, baina kontzertuak jo eta jo ibili behar izan zuten taldekideek bizibidea ateratzeko. Hainbat herrialdetan baino ez zuten musikaren izar maila hartu, batik bat, Hegoamerikan, Brasilen eta Argentinan berbarako.
Taldeak Urrezko Disko bakarra zuen orain arte, Ramonesmania 1988ko bildumari zegokiona. Diskoa atera eta sei urtera eman zieten Urrezko Disko hori.
Johnny gitarrista, Joey abeslaria eta Dee Dee baxu-jotzailea hilik daudela heldu da goraipamena; 2001etik 2004ko tartean joan ziren hiru mitoak. Beste sortzaileak, Tommy Ramonek, urte asko daramatza musikatik kanpo.
Marky Ramone, Portugaleten zuzenean
Eta hain zuzen 1978an danborren atzean Tommyren tokia hartu zuena, Marky Ramone, Euskal Herrira itzuliko da aurki. Oraingoan Errepelega Portugaleteko auzoko jaietan joko du, uztailaren 4an. Joan den udan Bilboko Kafe Antzokian egon zen ramonetarren oinordekotza berreskuratzen, Andrew WK abeslari bizia ondoan zuela, eta gozatu ederra hartzeko moduko emanaldia egin zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.
ABAOk “Andrea Chénier” operarekin itxiko du denboraldia
74. denboraldiko azken eskaintza Umberto Giordanoren operaren lau emanaldi izango dira, Euskalduna jauregian, maiatzaren 23, 26 eta 29an eta ekainaren 1ean. Larunbatean, hilak 23, zuzenean ikusi ahalko da saioa, 19:00etatik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, De Felipek eta Kuarteto Philiperenak kontzertua eskainiko dute Arantzazun, abuztuaren 20an, Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloan. Donostiako musika jaialdirako sarrerak bihar, maiatzak 19, jarriko dituzte salgai.
Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.
Shakira, Madonna eta BTS Futboleko Mundu Txapelketaren finalean arituko dira
Chris Martin Coldplay taldeko kantaria arduratu da ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeaz; Futboleko Munduko Txapelketaren gizonezkoen finala New Yorken jokatuko da, uztailaren 19an.
BOSek Joaquin Achucarro pianista omendu du
Guztira, 85 kontzertu eman dituzte elkarrekin Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta pianista beteranoak, 80 urtean. Orkestrak Achucarroren izena jarri dio piano bati, eta musikariak berak estreinatu du.
Xak, Ketekalles eta Niña Coyote eta Chico Tornado kartelera batu ditu EHZk
Euskal Herria Zuzenean festibalak ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko du 30. Urtebetetzea, Arberatze-Zilhekoan. Musika talde, ikuskizun eta hitzaldien zerrenda handitu dute kartelean.
ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren La traviatak abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.
Euskal Herriko musika industriari bilgunea eskainiko dio Must +PROk
Programa profesionala eta publikoari irekitako programazioa uztartuko ditu Euskal Herriko musikaren topaketa profesionalaren bigarren edizioak, maiatzaren 13 eta 14an, “musika ekosistema barrutik eta kanpotik indartzeko”.
Flamenco On Fire jaialdiak Nafarroako hiru udalerritan zabalduko du "Andaluziako kadentzia"
Nafarroako flamenko jaialdia Viana, Lizarra eta Iruñera iritsiko da, abuztuan.