Elton Johnen kontzerturako pistako sarrerak, ia agortuta
Elton Johnek kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan azaroaren 2an, eta dagoeneko 7.000 sarrera saldu dituztela iragarri dute antolatzaileek. Gainera, pistako sarrerak ia agortuta daudela iragarri dute.
Sarrerak 55 eta 90 euro bitartean eskuratu daitezke, eta tokia bete arte salduko dituzte sarrerak.
Elton Johnek 35 urrezko disko eta platinozko 25 eskuratu ditu: 250 milioi euro saldu ditu mundu osoan zehar, eta historian gehien saldu den singlea berea da. Musika ibilbidea 1969an hasi zuen, eta 3.000 kontzertu baino gehiago eman ditu mundu osoan zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
BOSek 2026-27 denboraldia aurkeztu du, "Basoa" lelopean
17 kontzertu sinfoniko programatu dira, eta 10 ganbera kontzertu. Leire Bilbao poetak testu proposamenak egingo ditu hainbat kontzertutan, Guernica opera berreskuratuko dute, Xabier Anduaga eta Vanessa Goikoetxea arituko dira bi kontzertutan, ET filma zuzeneko musikaz ikusi ahalko da eta Juanjo Mena BOSera itzuliko da bere agurreko denboraldian, 1999tik 2008ra zuzendu zuen orkestrara.
Bilbao BBK Livek urtebetetze festa ospatuko du igandean Kobetamendin
Mendian jardunaldiak musika eta umorea eskainiko ditu hilaren 7an Bilbao BBK Live jaialdia hartzen duen eremuan, Musika Tresna Birziklatuen Cateura Orkestraren, Suakai Philharmonic nafar taldearen eta Grison musikari eta umoristaren eskutik.
Musika Bulegoa Sariek euskal musikaren sormenerako gaitasuna goretsi dute
Biarritzen egindako ekitaldi batean, sektoreko elkarteak Olaia Inziarte, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Sara Zozaya, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Ezezez, Ødei, Fermin Muguruza, Javier Corral “Jerry” eta Xabi Aburruzaga saritu ditu.
'Otsaila', Eñaut Elorrietaren abesti berriaren bideoklipa
Milaka lagunek gozatu dute BECen El Ultimo de la Fila taldearen kontzertuan
Manolo Garcia buru duen taldeak bere abestirik ezagunenak eskaini ditu emozioz betetako hitzordu honetan, nostalgia protagonista nagusi zelarik.
Laja trikitilariaren saioak diskora ekarri dituzte
"Laja. Ordu txikitako saioak" lan bikoitzean, Iñaki Garmendia "Laja" 2019an zendu zen azkoitiar musikariaren etxeko grabazioak diskora ekarri ditu Elkar argitaletxeak, Anjel Valdesek doinuok sailkatu eta gero.
Musika Bulegoa Sariak
Jarraitu zuzenean Atabal Biarrizko kontzertu aretotik Musika Bulegoa Sariak banatzeko ekitaldia.
Espainiako Musika Akademiak Fito, Aitor Etxebarria eta Izaro saritu ditu
Musikaren Espainiako Akademiak urteko sariak banatu ditu aurten, hirugarrenez, Madrilen. Fitok rock disko onenaren saria eraman du, Etxebarriak soinu banda onenarena eta Izarok euskarazko abesti onenarena, Baiucarekin batera egin duen “Xorieri” kantuaren bertsioagatik.
Pantxoak eta Peiok bere kantutegiari errepasoa egin diote Iruñeko Baluarten
“Itsaso ondoan” kantuarekin abiatu dute Pantxoak eta Peiok Iruñeko Baluarteko kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Zazpi kontzertuko bira egingo du Iparraldeko bikoteak, eta Lesaka, Bergara eta Baionatik pasako dira. Ondoren, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10an Barakaldoko BECen izango da Pantxoa eta Peioren azken dantza.
Aurora Beltranek jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria
Nafarroako Gobernuaren sariak “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" azpimarratu nahi du.