Iragarpen berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bime Live jaialdiak aurtengo edizioko kartela itxi du

La Roux, Babasonicos, Mount Kimbie DJ Set, Angel Stanich Band, El-Txef_A eta Javi Green & Nemo Gauss dira antolatzaileek iragarri dituzten azken izenak.
la roux

Bime Live jaialdiak aurtengo edizioko kartela itxi du. Besteak beste, The National, Placebo, Macy Gray, The Kooks, Mogwai, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Imelda May eta Billy Bragg artista eta taldeen zuzenekoak zeuden iragarrita orain arte, eta gaur beste hainbat baieztatu dituzte antolatzaileek.

Tartean, Barakaldon egingo duten jaialdian La Roux talde ingelesa ere arituko dela eman dute jakitera. 2006an Elly Jackson abeslariak eta Ben Langmaid ekoizleak sortutako taldeak 2009tik aurrera lortu du arrakasta; batez ere, "In For The Kill" eta "Bulletproof" abestiei esker.

Gainera, Barbasonicos argentinarrak eta Mount Kimbie DJ Set bikote britainiarra igoko dira BEC! erakustazokako agertoki gainera. Bestalde, El_Txef_A disko-jartzaile gernikarraren kantuek ere Barakaldo hartuko dute.

Eskaintza berezia

Irailaren 30era arte (egun hau barne) egongo da eskuragarri BIME Live! jaialdirako bonu berezia, 59 eurotan.

Egun bakarrerako sarrerak, berriz, 39 euroren truke eskuratu daitezke.

BIME Live, egutegia

Urriak 31, ostirala

Placebo

Macy Gray

Basement Jaxx

The Divine Comedy

Imelda May

Anna Calvi

Thurston Moore

FM Belfast

Jeff The Brotherhood

Fuel Fandango

Zea Mays

Mount Kimbie DJ Set

Go Go Berlin

Joe La Reina

The Barr Brothers

Soak

Tania Da Sousa

The Weapons

Gose

John Berkhout

Javi Green & Nemo Gauss

Azaroak 1, larunbata

The National

The Kooks

Mogwai

La Roux

Mando Diao

Billy Bragg

Holy Ghost!

Delorean

The Orwells

La M.O.D.A.

Audience

Dawn Landes

The Coup

Babasónicos

Ángel Stanich Band

Chris Garneau

My Sad Captains

Smile

El_Txef_A

Señores

Kometa

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X