Apirilak 11 eta 17
Gorde
Kendu nire zerrendatik

The Jayhawksen folk rock dotorea, Bilbon eta Iruñean

Minnesotar taldea Bilboko Kafe Antzokian (hilak 11) eta Iruñeko Zentral aretoan (hilak 17) arituko da. Sarrerak 22 eta 25 euroan daude salgai.
Jayhawks
Jayhawks

The Jayhawks 1985ean Minneapolisen sortutako taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian apirilaren 11n, larunbatarekin, eta Iruñeko Zentral aretoan apirilaren 17an. Besteak beste Smile (2000) diskoa merkaturatu zuen folk rock taldea Mark Olson sortzailerik gabe helduko da oraingoan.

The Jayhawks taldeak maisutasun handiz josten ditu iparramerikar folkaren doinuak eta pop-rocka, melodia gogoangarri eta dotoreak sortuz. Oraingoan, Gary Lous, Marc Perlman, Karen Grotberg, Tim O’Reagan eta Kraig Johnson taldekideek “Sound of lies”, “Smile” eta “Rainy day music” diskoetako kantuak joko dituzte batik bat, egungo kideekin, Mark Olson gabe, grabatutakoetakoak, beste klasiko batzuei ere tartea eginda.

Laredo madrildarrek girotuko dute lehenik gaua, Bilbon eta Iruñean, eta sarrerak 22 eta 25 euroan daude salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X