Arke konpainiak 'L’ elisir D’Amore' opera taularatuko du Gasteizen
Arke arabar konpainiak ‘L’Elisir D’Amrore’ Gaetano Donizettiren lan nagusietakoa taularatuko du ostiralean hasi eta igandera arte, Printzipal Gasteizko antzokian.
Arke kultura Elkartea 2015ean sortu zuten musika eta arte eszenikoen arloetako hainbat profesionalek, eta, ibilbide horretan, bi proiektu garatu dituzte: “Baserria” (Jesus Guridi) 2015ean, eta “Txirula magikoa” (Mozart), iaz.
Oraingoan, XIX. mendeko opera Ipar Euskal Herriko herri txiki batean girotu dute, eta, bertan, Nemorino baserritar lasaiaren nondik norakoak kontatzen dituzte, Adina burges aberats eta apetatsuarekin ezkontzen denetik aurrera.
Iker Sancez Silva da musika zuzendaria, eta Mikel Gomez de Segura eta Josean de Miguel eszena zuzendariak, eta Gasteizko Ganbera Orkestra eta Nurat eta Samaniego abesbatzak jardungo dira.
Ostiral-larunbatetan (20:30) eta igandean (18:00) ikusi ahalko da opera.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko