Abenduren 14an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mocedades taldeak ikuskizun berri bat ekarriko du Bilbora

"Mocedades Sinfónico" du izena, eta abenduaren 14an iritsiko da Campos Eliseos Antzokira.
Mocedades taldea, aurreko ikuskizun batean. Argazkia: EiTB.

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak Mocedades Sinfónico hartuko du abenduaren 14an, 20:00etan, eskarmentu handiko musika talde hori mundu osotik eramaten ari den ikuskizuna. Mocedadesekin batera Irungo banda sinfonikoko 50 musikarik baino gehiagok egingo dute bilbotar taldearen abesti arrakastatsuen eta kanta berrien errepaso musikala.

Ikuskizunean, besteak beste, Eres tú, Tómame o déjame eta Pange Lingua abestiak eskainiko dituzte. Gainera, hainbat artista gonbidatuk parte hartuko dute, Rafael Basurto (Los Panchos taldeko ahotsa) eta Tamara sevillar abeslaria, tartean.

"Izugarri gustatzen zaigu taldearen historiaren abesti onenak 50 musikarirekin baino gehiagorekin eskaintzeko aukera izatea. Oso ideia polita da, eta horrela egiaztatu dugu ikuskizuna aurkeztu dugun leku guztietan", adierazi du Izaskun Uranga taldearen sortzaile eta liderrak. Horrekin batera, Rosa Rodriguez, Fernando Gonzalez, Jose María Santamaria eta Jose María Cortes dira gaur egun Mocedades taldeko kideak.

Sarrerak 20 euroan hasita eskura daitezke antzokiaren leihatilan eta ohiko saltokietan.

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paquito D’Rivera Quintetok Getxo sorgindu du

Kubatar klarinete eta saxo jotzaileak emanaldi gogoangarria eskaini du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Pepe Riverok (pianoa), Yuvisney Aguilarrek (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ek (kontrabaxua) eta Sebastián Laverdek (bibrafonoa) lagunduta. 

Cécile McLorin Salvant
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Getxon abiatuko dira jazz doinuak

Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.

Gehiago kargatu