Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Baserriko Uzta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafa Rueda, hiri kristalezkotik baserrira

Baserriko Uzta kontzertu sortan parte hartuko du mungiar musikariak larunbatean, maiatzaren 19an, Urduñako Santa Klara baserrian. Etxaldeko jarduna ezagutu eta musika zuzenean ezagutu ahalko da.
Santa Klara baserrian joko du Rafa Ruedak. Argazkia: Joseba Barrenetxea.
Santa Klara baserrian joko du Rafa Ruedak. Argazkia: Joseba Barrenetxea.

Baserriko Uzta EHKOlektiboak eta Paperezko Kontzertuek nekazaritza ekologikoa eta zuzeneko musika uztartuta antolatzen duten ekimenak Urduñan, Santa Klara baserrian, egingo du geldialdia larunbatean, maiatzak 19.

Han, 20 euroren truke, bisitariek baserriko jarduna bertatik bertara ezagutu, oparo bazkaldu eta Rafa Ruedaren musika zuzenean entzuteko parada izango dute. Gaztetxoentzako prezioa 12 eurokoa da.

Mungiar musikariak “Hiri kristalezkoa” diskoa plazaratu zuen joan den urte bukaeran, bere bakarkako ibilbidean mugarria ezarri duen lana, besteak beste elektronikari tartea egin baitio Ruedak berorretan.

Aurretik Anarik hartu du parte kontzertu zikloan, eta Mikel Urdangarinek itxiko du, uztailaren 28an, Arbonan. Tokiak mugatuak dira, eta baserrikouzta@gmail.com helbidean eman ahal dute izena interesa dutenek.

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X