Japoniatik Getxora, trikitiaren sekretuen bila
Pasioa itsua da, ez da –zorionez– logikaren muga zurrunetara lerratzen, eta batzuetan guregandik erabat urrun dagoen zerbaitek pizten digu harra. Yuki Kojima 32 urteko japoniarrak, adibidez, grina handiz bizi ditu trikitiaren doinuak, beste ezerk baino gehiago hunkitzen dute. Nagoya bere hiritik 10.000 kilometrora sortutako melodiek hankaz gora jarri dute bere mundua goizetik gauera.
Musikari profesionala da Kojima, eta trikitiaren “alaitasunarekin” liluratuta gelditu zen behinola, Jokin San Jose getxoztar trikitilariak Youtuben duen kanalarekin bat egin zuenean, honek kontatu digunez: “Tresna happy-a dela esaten dit, bere ingeles oinarrizkoan”.
Izan ere, Kojimak San Joserengana jo zuen, trikitia jotzen irakats ziezaion, eta harrezkero harremanetan izaten dira “ia egunero”, ordenagailuaren bidez: “Yukik, nire laguntzarekin, trikiti bat Italiara eskatu eta Japonian jaso zuen; harrezkero, ez dio praktikatzeari utzi. Egunero aritzen da, bost orduz, eta aurrerakada galanta egin du. Partiturak eta nik jotako piezak bidaltzen dizkiot, eta astean behin edo bi astean behin bideo-deia egiten dugu, sakontzeko”, azaldu digu San Josek.
Getxora, ikasten jarraitzeko
Musikazale amorratua da Kojima, eta aurretik Galiziako gaitak piztu zion asaldura (Carlos Nuñez ezagutu, berarenaren antzeko gaita bat erosi eta galiziar gaiteroen melodiak ateratzeari ekin zion) trikitiak berritu dio oraingoan; hainbeste, non Getxora etorriko baita uztailaren 23tik abuztuaren 3ra, Jokin San Joserekin bertatik bertara ikastera.
“Propio etorriko da eskolak hartzera, eta horretara bideratu nahi du bere egonaldian. Orain arte irakatsitakoan sakonduko dugu, beraz, eta Lasarteko eta Gernikako trikitixa shop-etara lagundu behar diodala ere esan dit”, kontatu digu San Josek.

Jokin San Jose trikitilaria, Yuki Kojimaren irakaslea
10.000 kilometroko distantzia egonagatik, musikari esker Getxo eta Nagoya oso gertu egon daitezkeela erakutsi dute Jokinek eta Yukik, soinu txikiaren doinura.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao BBK Livek hiriko erdigunera eramango ditu Belen Aguilera, Ana Curra eta Merina Gris
“Bereziak” kontzertu programak Las Petunias, Lablackie, Raly, Gara Duran eta joseluis ere programatuko ditu Bilboko hainbat txokotan, uztailaren 9tik 11ra.
Gasteizko jazz jaialdiak 50 kontzertu eskainiko ditu
Musika topaldiaren 49. edizioko izar nagusia Ruben Blades panamar musikaria izango da; uztailaren 17an arituko da Mendizorrotzan.
EHZ, engaiamendua eta dantza 30 urtez
Festibalariek Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 30. urtebetetzea ospatuko dute Arberatze-Zilhekoan, Niko Etxartek, Xakek, Merina Grisek, DAMek, Anestesiak, Belek, Silitiak eta Etzakitek hauspotuta.
Donostiako Jazzaldiak David Murray, Joe Lovano eta Miguel Martín sarituko ditu
Uztailaren 22tik 26ra, 77 kontzertu eskainiko ditu Donostiako musika jaialdiak; 47, doakoak. Bi saxofonista handiek eta 1984tik 2026ra Jazzaldia zuzendu duen pertsonak jasoko dituzte Ohorezko sariak.
Olaia Inziartek "Gereziak" grabatu du, BOSekin batera
Nafar musikariak "Lehengo lepotikan burua" diskoko kantua grabatu du gaur goizean Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariekin batera, Fernando Velazquezen gidaritzapean. Ura Bere Bidean kontzertuan parte hartuko du urriaren 22, 23 eta 24an.
Pantxoak eta Peiok jaso dute aurtengo Adarra saria, Donostiako Victoria Eugenian
Epaimahaiaren arabera, Pantxoak eta Peiok 60ko hamarkadatik gaur arte “kantuaren plazera” gozarazi diete hainbat belaunaldiri, interpretazio zainduak, melodia kantagarriak eta konpromiso soziala uztartuta. Saritutako bikoteak emanaldia egin du saria jaso eta gero.
Zetak taldeak hiru egun iragarri ditu Gasteizen "Km0" ikusteko: urtarrilaren 16a, 22a eta 23a, Buesa Arenan
Iragarpenak ikusmin handia piztu du taldearen jarraitzaileen artean, eta Zetaken ibilbidean etapa berri bati hasiera emango dion proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko zain daude. Sarrerak igande eguerdian jarri dituzte salgai.
Guztira 270.000 ikuslek egin zuten bat ETB2n eta ETB ONen San Mameseko "Mitoaroa III" ikuskizun historikoarekin
Mitoaroa trilogiaren amaierako kontzertu handia ikusgai dago ETB ONen eta PRIMERANen, berriro ikusi nahi dutenentzat edo zuzenekoa galdu zutenentzat.
Zetak taldeak 'Km0' ikuskizun berria eskainiko du urtarrilaren 23an Buesa Arenan
Sarrerak eguerdian jarri dituzte salgai, eta ikuskizun berriak ikusmin handia piztu du jarraitzaileen artean, informazio gehiago jasotzeko zain baitaude. Proiektu horrek etapa berri bat abiatuko du taldearen ibilbidean.
'Mitoaroa III' ikuskizunarekin San Mames lehertu ondoren, hurrengo proiektuari begira jarri da Zetak: 'Km0'
Ekaitzak emanaldiaren hasiera ordubete atzeratu arren, Mitoaroa III ikuskizunak, bigarren egunez jarraian, aho zabalik utzi ditu bart 40.000 zale San Mamesen. Erresistentziaren eta herri nortasunaren aldeko aldarrikapenekin, amaitutzat eman du trilogia Pello Reparazek. Ikuskizuna osorik dago ikusgai ETB ONen.