Santaspascuas jaialdiak musika eramango du Iruñera, Gabonetan
Santaspascuas Iruñeko jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra, eta kontzertu hauek antolatu dituzte: The Mani-Las, Angel Stanich eta Novedades Carminha (abenduak 25, Zentral); Nacho Vegas (abenduak 28, Baluarte); Yung Beef eta Moisés No Duerme y Los Noctámbulos (abenduak 29, Zentral); Delorean & Oreka TX eta Joseba Irazoki eta Lagunak (abenduak 30, Baluarte); Chrstina Rosenvigne eta El Niño de Elche (urtarrilak 4, Baluarte).
Deloreanek eta Oreka TX taldeak Mikel Laboaren kantuetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute.
Emanaldiotako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta bonu berezi bat dago Baluarteko hiru kontzertuetarako, 64 euroan.
Gainera, jaialdiak ‘Pueblo’ Mikel Belascoain artistak Basabi folk taldearekin batera sortutako proiektua ekoitzi du aurten. Instalazioa (hamabi oihal eta hogeita lau aurpegi) Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean zabalduko dute, eta taldeak obra eta toki horietarako doitutako ikuskizuna eskainiko du abenduaren 29an, 13:00etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko