Albiste da
'Ikusi arte Tour'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berri Txarrakek bi kontzertu eskainiko ditu Nafarroa Arenan

Azaroaren 23ko emanaldirako sarrerak agortuta, hirukoteak jakinarazi du bigarren kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai.
Gorka Urbizu Barakaldon eskainitako kontzertuan.
Gorka Urbizu Barakaldon eskainitako kontzertuan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrak taldeak joan den abenduaren 12an iragarri zuen bere ibilbidearen amaiera, eta agur esateko 2019an 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luzea egingo duela jakinarazi zuen.

Bira horretako azken kontzertua azaroaren 23an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan. Emanaldi horretarako sarrerak berehala agortu ziren, salmentan arazo teknikoak izan baziren ere.

Alabaina, gaur gauean baieztatu dute beste kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an, agertoki berean.

Hirukoteak sare sozialen bidez azaldu duenez, sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, Interneteko wegow atarian eta Euskal Herriko hainbat saltokitan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X