Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
‘Ikusi Arte’ tour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berri Txarrakek agur biraren zehaztasunak eman ditu

Taldeak topaketa bat egingo du gaur goizean kazetariekin, etenaldi mugagabearen eta ‘Ikusi Arte’ biraren inguruko zertzeladak azaltzeko.
Gorka Urbizu
Bira luzea izango da 'Ikusi Arte' tourra. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Berri Txarraken agurrak hautsak harrotu ditu. Jendea aztoratuta agertu da abenduaren 12an, ohar batean, Gorka Urbizu taldeko buruak ezustean “Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia” heldu zaiola iragarri zuenetik. Gaur, otsailaren 14, aletuko ditu erabaki horren arrazoiak Urbizuk berak, Lekunberri herri nafarrean egitekoa den gosari informatibo batean.Errepidean, estudioetan eta agertokien gainean 25 urteko ibilbide geldiezina egin duen taldeak “etenaldi mugagabea” egingo duela jakinarazi zuenetik, jakin-minak gainez egin du bere publiko fidelarengan. Akordeak eta leloak isildu aurretik Nafarroa Arenan emango dituzten bi kontzertuen sarrera guztiak ordu gutxian agortu ziren, eta jarraitzaileen eskariak ataka larrian jarri zituen sarrerak saltzeko baliabide teknikoak ere. Halaber, Biarritzen otsailaren 16an Seaskaren alde eman behar duten kontzerturako txartelik ere ez da gelditzen.Bira, nolanahi den, luzea izango da (hitzordu batzuk jarrita daude jada: Resurrection Fest, Ezcaray Fest, Paris, Bordele…), taldearen hitzetan, eta Berri Txarrakek urte osoa hartuko du han-hor-hemen rockaren aitzakian egindako adiskideei agur (gero arte?) esateko.2019a biran pasatuko dute, beraz, eta gaur zehaztuko dituzte kontzertu zerrenda horren nondik norako guztiak: agur birako kontzertu ia guztiak non eta noiz izango diren, sarrerak nola lortu ahalko diren…

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X