Paco Ibañezen bira Iruñera, Bilbora eta Donostiara iritsiko da
Paco Ibañez kantautoreak kontzertuak eskainiko ditu Euskal Herrian urriaren 11n (Gayarre antzokia, Iruñea), urriaren 13an (Campos Eliseos antzokia, Bilbo) eta azaroaren 9an (Kursaal, Donostia).
Ibañezek agertoki gainean ospatuko du 1969an Olympia Parisko kontzertuaren 50. urteurrena, eta, non bestela, Frantziako hiriburuko areto horretan bertan abiatu zuen kontzertuen segida.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, kantautoreak “1969ko une hartarako bidaia” eskainiko du orduko kantuen bidez, eta kantu berriak ere joko ditu.
Albiste gehiago musika
Oasis oholtza gainean da berriro, 16 urteren buruan, eta munduko birari ekin dio Cardiffen eskainitako kontzertu supersoniko batekin
75.000 pertsona bildu ziren bart Principality Stadiumen "Oasis Live '25" izenburuko biraren lehen emanaldian. Gallagher anaiak sorbaldatik helduta iritsi ziren, eta eskuak altxatuz, jendaurrean modu sinbolikoan bakeak egin zituzten.
Oasis taldeak isilaldia etengo du gaur, Cardiffen hasiko den bira historiko batean
Manchesterko taldea agertokietara itzuliko da gaur, mundu mailan ikusmira piztu duen kontzertu batean. Gallagher anaien mundu birak Europa, Amerika, Asia eta Ozeania zeharkatuko ditu, sarrera guztiak agortuta dituztela.
Paquito D’Rivera Quintetok Getxo sorgindu du
Kubatar klarinete eta saxo jotzaileak emanaldi gogoangarria eskaini du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Pepe Riverok (pianoa), Yuvisney Aguilarrek (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ek (kontrabaxua) eta Sebastián Laverdek (bibrafonoa) lagunduta.
Rhoda Scott Lady Quartetek Getxoko jazz jaialdia ireki du
Teklatu-jotzaile beteranoaren laukoteak abiatu du musika jaialdia. Hilaren 6ra arte iraungo du, eta Paquito D'Riverak eta Cecile McLorinek joko dute, besteak beste.
Getxon abiatuko dira jazz doinuak
Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.
“Kriston martxa” ibiliko da asteburuan Arrasaten
Monterron parkeak Mondra & Roll punk rockeko jaialdia eta Fermin Muguruzaren kontzertua hartuko ditu ostiral, larunbat eta igandean.
"Izaro" musika pieza sortu dute Eusko Legebiltzarraren 45 urteak ospatzeko
Iñaki Palaciosek sortu duen hiru minutuko kantua igandean estreinatuko dute, Kursaalen, Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak
Gasteizko jazz jaialdiak 50 kontzertu programatu ditu
“Hiria jazzez betetzea, talentu berria sustatzea eta publiko berriak erakartzea” izango da Gasteizeko musika jaialdiaren helburua, 48. edizioan.
EHZk “emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du”
2026. urtean 30. urteurrena ospatu aurretik, joan den asteburuan Arberatzen egindako festibalaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.