El_Txef_A eta Balza larunbatean Donostian, Dantz Festivalen atariko gisa
Esplendor Geométrico, Espainiako musika elektronikoaren ikonoetako bat, izango da Dantz Festivaleko eskaintza nagusietako bat. Abuztuan, musika elektronikoko jaialdi horrek 18 talde eta DJ batuko ditu Donostian, baina lehenago, atariko gisa, Dantz Point ekimen berria egingo dute larunbatean, hilak 8, egunez.
Lehenengoz, Dantz Festivalen antolatzaileek jarduera berri bat egingo dute Santiago baterian, Ugull mendian, larunbatean, 17:00etatik 21:00etara. El_Txef_A eta Balza euskal DJen emanaldia izango da, hainbat gonbidaturekin batera.
Musika elektronikoa “gauaren” eta “kluben” girotik ateratzea da helburua, eta, horrela, erakutsi egunez egin daitekeela, denetariko publikoarentzat, Jokin Telleria Dantz Festivaleko zuzendariaren hitzetan.
Dantz Festival
Dantz Festivalen hirugarren edizioa abuztuaren 29tik 31ra egingo dute, Tabakaleran gauerdira arte eta Gasteszenan goizaldean, eta “musikaren arlorik estetikoenei” begiratuko die.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da