Donostiako Hamabostaldiaren sei emanalditan sarrerak agortu dira 80. edizio honetan
Gaur amaituko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa, 20:00etatik aurrera London Philharmonic Orchestrak Juanjo Mena gasteiztarraren zuzendaritzapean eskainiko duen kontzertuarekin.
Antolatzaileek egunotako balantzea egin dute eta izugarri pozik daudela esan dute: Kursaal Auditorioan antolatutako emanaldietan aretoa ia beteta egon da (eskainitako lekuen %90 bete dira) eta sei emanalditan sarrera guztiak agortu dira: 'Madame Butterfly' (abuztuak 13 eta 15), Victor Ullate Ballet (abuztuak 17), Bremeng Die Deutsche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren bi emanaldiak (abuztuak 30 eta 31).
Kursaaleko kontzertu handiek arrakasta handia izan dute, baina bestelako ekimenek ere erantzun ona izan ohi dutela jakinarazi dute antolatzaileek, tartean Tabakalerarekin elkarlanean egin duten Lau Noten opera garaikideak, adibidez.
Guztira, 90 proposamen izan ditu aurtengo Hamabostaldiak, 40.200 ikusle erakarri ditu eta 950.500 euro bildu.
2020ko Hamabostaldia
Hala, 2020ko hamabostaldiaren zain geratu dira zaleak. Jada ezagutzera eman dute Donostian izango direla, besteak beste, London Symphony Orchestra, Russian State Orchestra, eta Mitsuko Uchida piano-jotzailea.
Iragarritako artisten artean Jordi Savall eta Balthasar-Neumann-Ensemble & Chor ere aipa daitezke.
Gainera, Iparragirreren jaiotzaren mendeurrena dela eta, euskal musikariarekin lotutako ikuskizun bat ere izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Camille Thurmanen saxofoia, Getxo Jazzeko bigarren gaueko protagonista
Camille Thurman & The Darrell Green Quartet taldeak jo du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Muxikebarrin. Thurman, Jazz at Lincoln Center Orchestra ospetsuko lehen emakumea, Darrell Green post-bop bateria jotzaile ospetsuaren laukoteak lagunduta aritu da: Gregory Glassman (tronpeta), Paul Beaundry (baxua) eta David Bryant (pianoa).
Moises P. Sanchez pianistak Getxo Jazz ireki du
"Dedication II" proiektua aurkeztu du madrildar musikariak bart, Muxikebarrin, Javier Vercher (saxo tenorra), Toño Miguel (kontrabaxua), Naima Acuña (bateria) eta Cristina Mocharekin (ahotsa artista gonbidatu gisa) batera.
Oskar Alegria zinemagileak irudiz jantzi du "Gertuegi" Maite Larbururen abestia
Zuzendari nafarrak "begirada zinematografiko eta artisauz" edertu du Maizter hernaniar musikariaren diskoan bildutako kantua.
Gorka Knörrek agertoki gainean ospatuko du bere lehen emanaldiaren 55. urteurrena
“Iraun” izenburupean, bi kantaldi egingo ditu kantautoreak Arkabia kulturgunean, uztailaren 10 eta 11n.
Moises P Sanchez pianistak jazz denboraldia irekiko du, Getxon
Asteazken honetan, Getxo Jazzen 49. edizioa eta, Ordizian, Goierriko Jazzaldia hasiko dira.
Belakok 2027ko martxoan kaleratuko du disko berria
Talde bizkaitarrak azaldu duenez, taldekideentzat "oso garrantzitsua" den disko batean ari dira lanean eta lasai amaitu nahi dute. Atzerapen horren ondorioz, urriaren 16tik aurrera ematekoak zituzten kontzertuak ere atzeratu egin dituzte.
EHZ “jaialdiaren bihotz taupadak bizkortuta” bukatu da
Arberatze-Zilhekoak “hiru eguneko ospakizun kolektiboa” hartu duela azpimarratu dute Euskal Herria Zuzenean hilaren 26tik 28ra egindako jaialdiaren antolatzaileek. Alde negatiboan, pertsona batek EHZko laguntzaile bati eta sorospen zerbitzuetako kide bati egindako erasoak eta igandeko ekaitza, gaualdia bertan behera uztea eragin zuena.
Ekaitzak EHZ jaialdia bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek etxera autoz ez itzultzeko eskatu diete bertaratutakoei, eguraldia dela eta. Gune batzuk erabat lokaztuta geratu dira, eta horrek mugikortasuna zaildu du.
Chris Isaakek abiatuko du Bilbao BBK Legends
Ekainaren 26an eta 27an nazioarteko rock musika estilo ezberdinetako izen handiak bilduko ditu BBK Legends jaialdiak. OSTIRALA, EKAINAK 26 19:30 - DEA MATRONA 20:50 - CRACKER 22:15 - CHRIS ISAAK LARUNBATA, EKAINAK 27 19:30 - GRAVEYARD 20:55 - BEAT 22:50 - TOM MORELLO (Bertan behera geratu da) Chris Isaak 22:15ean izango da Bilbao Arenan, Miribillan, eta bere 70. urtebetetzea ospatzeko tartea ere izango du, seguru.
Tom Morellok bertan behera utzi du BBK Bilbao Music Legends-eko emanaldia, familia arrazoiak direla eta
Bere ama, Mary Morello, ospitaleratu egin dute eta artista AEBra itzuliko da, haren zaintzan laguntzeko. Ahal bezain laster Europako agertokietara itzultzeko nahia adierazi du artista ezagunak.