Alfonso Echeverria abeslari lirikoa zendu da
Alfonso Echeverria abeslari lirikoa atzo, maiatzaren 19an, hil zen, Nafarroako operazaleen Gayarre elkarteak iragarri duenez.
Donostian 1950ean jaioa, Echeverria baxu-baritonoak Madrilgo Kantuko Goi Eskolan ikasi zuen, Ramon Regidorrekin, eta Vienan jarraitu zuen zailtzen. 1979 eta 1982. urteen artean, Vienako Operarekin aritu zen Leonard Bernstein, Karl Bohm, Julius Rudel eta beste hainbat maisu erraldoik gidatuta.
Halaber, Europako jaialdi eta opera antzoki nagusietan aritu zen, hala nola Bartzelonako Liceun, Madrilgo Zarzuela antzokian, Milango Scalan, ABAOren programazioan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Peraladako jaialdian…
Mozart eta Rossiniren lanak maite zituen, baita Verdi eta Puccinirenak ere, nahiz eta azken horrek gutxi idatzi zuen Echeverriarena bezalako ahots lodietarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko