Azaroak 5 eta 6
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siziliako, Kurdistango, Faroe uharteetako eta Euskal Herriko musika taldeak, Galdakaon

Musika Bizian jaialdiak estaturik gabeko nazioetako proposamenak bilduko ditu zazpigarren edizioan, ostiral-larunbatetan. Sarrera doakoa izango da.
I Beddi siziliarrek ostiralean joko dute
I Beddi siziliarrek ostiralean joko dute

Pandemiak behartuta urtebetez etenda egon ostean, Galdakaok Musika Bizian jaialdia hartuko du berriro ostiral-larunbatetan, azaroak 5 eta 6.

Galdakaoko Iturriondo plazako agertokian, karpa handi batean, ostiralean, azaroak 5, 21:00etatik aurrera izango dira I Beddi siziliarrak, eta, ondoren, Xabi Solano Maiza & Kimua Dantza Kolektiboa.

Larunbatean, azaroaren 6an, ordu berean, Adir Jan musikari kurduak eta Danny Baldursson Faroe uharteetako abeslari eta gitarra-jotzaileak irekiko dute jaialdia, eta Skakeitanek itxiko du egitaraua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X