Nafarroa Beherea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 27.edizioa ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da Irisarrin

"Etengabe azalberritzen" lelopean egingo dute. Gustu guztiak asetu nahi dituen programazioren xehetasunak eskaini dituzte, eta martxoaren 12ra arte hiru eguneko sarrerak 40 eurotan salgai ezarri dituzte.
18:00 - 20:00
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 27.edizioa ekainaren 30etik uztailaren 2ra izango da Irisarrin
"Etengabe azalberritzen" lelopean egingo dute. Gustu guztiak asetu nahi dituen programazioren xehetasunak eskaini dituzte, eta martxoaren 12ra arte hiru eguneko sarrerak 40 eurotan salgai ezarri dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Neomak taldea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.  "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon

Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.  Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X