Albiste da
Ekainak 30 – uztailak 2
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHZ jaialdiak Soulfly, Willis Drummond, AKts, Habia eta Madmadmad iragarri ditu

Irisarrin, Belako, Ada Oda, Mice eta Kolinga ere izango dira, besteak beste, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Hiru eguneko sarrerak salgai daude dagoeneko.
Amaia Hiriart, Maia Iribarne eta Elena Haira dira Habia. Argazkia: Kristof Hiriart.
Amaia Hiriart, Maia Iribarne eta Elena Haira dira Habia. Argazkia: Kristof Hiriart.

EHZ jaialdiak Willis Drummond, Akats, Madmadmad, Soulfly (Max Cavalera Sepultura taldearen sortzaileak 1997an abiatutako taldea), Mandarine, Habia, Alarma Morea, Mice eta "Otempodiz (zuek erlojuak dituzue, guk denbora dugu)" Ertza dantza konpainiaren ikuskizuna gehitu dituzte egitaraura.

Proposamen horiek guztiak batuko zaizkie aurretik iragarrita egon diren taldeei: Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare.

Hiru eguneko sarrerak salgai daude dagoeneko, 50 euroan, EHZren webgunean, eta bertan eskegiko dute, halaber, maiatzaren hasieran, jaialdiari boluntario moduan laguntzeko formularioa.

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X