KONTZERTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Stingek kontzertua eskainiko du abenduaren 16an Nafarroa Arenan

Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri. "My Songs" bira ekainaren 1ean abiatuko da Europan, Bilboko hitzorduarekin, eta The Policeren eta Stingen bakarkako ibilbidearen abesti mitikoak joko dituzte.
Sting, bere kontzertuetako batean. Artxiboko irudia: EFE
Sting, bere kontzertuetako batean. Artxiboko irudia: EFE

Sting artista britainiarrak Iruñea gehituko du "My Songs" nazioarteko birara, eta Nafarroa Arena pabiloian joko du abenduaren 16an, 22:00etan. Sarrerak ostegun honetan, maiatzaren 11n, jarriko dira salgai, 10:00etan, lasttour.org eta seetickets.com webguneen bidez.

Europako bira ekainaren 1ean hasiko du, Bilbon, eta dagoeneko ia sarrera guztiak agortuta daude. Kontzertuan, The Police taldearen eta Stingen bakarkako ibilbidearen abesti mitikoak entzun ahal izango dira, besteak beste, "Fields of God", "Shape of my Heart", "Roxanne", "Demolition Man" eta "Englishman In New York" abesti arrakastatsuak.

Bira honetan, rock elektrikoko banda bat eta Joe Summer artista, abeslariaren semea, izango ditu lagun Stingek.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X