Maria Jimenez abeslari espainiarra hil da, 73 urte zituela
Maria Jimenez abeslari espainiarra hil da bart goizaldean, 73 urte zituela, haren familiak ostegun honetan jakinarazi duenez.
Ia 50 urteko ibilbidean, artista sevillarrak 18 disko argitaratu zituen. Musikari gisa ez ezik, dantzari eta aktore gisa ere lan egin zuen zineman eta telebistan. 2022an Arte Ederren Merituagatiko Urrezko Domina eman zion Espainiako Kultura Ministerioak. Halaber, Sevillako Domina ere jaso zuen.
1976an argitaratu zuen lehen diskoa, eta "Se acabó" abestia —tratu txarren amaiera kontatzen zuena— bere lehen arrakastetako bat izan zen.
2002. urtean, diskoa kaleratu zuen Joaquin Sabinaren kantuen bertsioekin: Donde más duele (Canta por Sabina). Azken lana, La vida a mi manera, 2020. urtean atera zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko