''Mitoaroa''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetak taldeak Nafarroa Arenan ospatuko du bosgarren urteurrena, urtarrilean

Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Mitoaroa ikuskizuna taularatuko du Pello Reparaz buru duen taldeak Nafarroako hiriburuan. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte salgai.
20240529095034_pello-reparaz-zetak_
18:00 - 20:00
Pello Reparaz: ''Zetakek mitologiarekin duen harremana azpimarratu nahi izan dugu''

Zetak taldeak Mitoaroa izeneko kontzertua antolatu du 2025eko urtarrilaren 4rako, Iruñean, Nafarroa Arenan. Erramun Martikorena bertan izango dela aurreratu du Pello Reparazek, eta Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere gonbidatu dituzte, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".

Kontzerturako sarrerak hurrengo asteartean, ekainak 4an, jarriko dituzte salgai taldearen webgunean.

Albiste gehiago musika

"Akelarre" dokumentalaren grabazioa Usurbilen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akelarre musika taldea, pantailara

Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,

John Fogerty abeslari eta gitarrista Azkena Rock Festivalen arituko da 2025ean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Udan barrena, rock-and-rollaren doinupean

Azkena Rock Festivalen 23. edizioa ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo dute Gasteizen, Mendizabalako eremuan. Ez dirudi ideia txarra udarako sarrera (larunbat goizaldean sartuko gara udan) John Fogertyren, Lucinda Williamsen edo Manic Street Preachersen eskutik egiteak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"

Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilibide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14an, Irunen.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbok ongietorria egin dio Alan Parsonsi

Britainiar artista BBK Bilbao Music Legends jaialdiko larunbateko egitarauaren buru izango da. Ostiralean, Blue Oyster Cultek joko du, esaterako. 

Ezpalak laukotea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezpalak taldeak Resurrection Fest jaialdian jotzeari uko egin dio

Taldeak azaldu duenez, zaila egiten zaie "ideiekin koherenteak eta konsekuenteak izatea eta jaialdi honetan edo inplikatutako beste batzuetan parte hartzea", Galiziako jaialdiaren atzean dagoen inbertsio funtsak Palestinan dituen interesak direla eta.

Gehiago kargatu